Show simple item record

dc.contributor.authorFernández de Pinedo Fernández, Emiliano
dc.date.accessioned2021-09-11T09:24:57Z
dc.date.available2021-09-11T09:24:57Z
dc.date.issued1999
dc.identifier.isbn978-84-8373-141-3
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53041
dc.description.abstractBehe Erdi Arotik Lehen Karlistada amaitu arte aldi luzea dago; etapa horretako ezaugarri nagusiak ez ziren oinarrian aldatu, ukitu garrantzitsuak izan zituzten arren.Nekazaritza-lanetarako baldintza geografiko eskasek manufaktura-sektore garrantzitsua garatu zuten; inportazio-esportazio trafikoari zerga guztiak kendu zitzaizkion eta horrek bertako manufakturen irteera eta behar ziren aleen sarrera bultzatu zuen; gizarte-klase desberdinetako elementu kaltetuenen emigrazioak ordainketa-balantza orekatu zuen eta gizarteko tentsioak baretu egin ziren. Laborariek, olagizonek eta artisauek sortutako soberakina jauntxoen eta merkatarien esku geratu ohi zen, lurraren errentari, merkataritza-zirkuituaren kontrolari zerealena nahiz produktu manufakturatuena, asken hau Verlagssystem delakoaren bidez, lukurreriari eta, hein txikiagoan, zergei esker.XVIII. mendearen amaieran eta, batez ere, Independentziako Gerraren ondoren, gizarte-egitura horrek narriadura latza jasan zuen Argien Mendeko produkzio-indarren hazkundeagatik, eta behera etorri zen. Nekazarien zorrek eta gerrek herri-lurrak saltzera behartu zituzten; kolonia amerikarrak galtzeak eta burdina ingelesaren lehiak merkataritza- eta ordainketa-balantzak desorekatu zituzten. Ez zegoen sistema protekzionista eraginkorrik eta horrek industria siderurgiko tradizionalaren porrota eta oreka zaharraren haustura ekarri zuen. XIX. mendearen bigarren herenean, egitura berri baten bilaketa dramatikoa eta bortitza gertatu zen.Euskal Herriko historialaritzaren klasiko baten euskarazko itzulpena duzue liburu hau. Lehenengo aldiz 1974. urtean argitaratu zen (gaztelaniaz), eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Feudalismo Garatu garaiko ekonomi eta gizarte-historiaren azalpenaren ardatzak maisuki finkatu zituen. Egileak berak itzulpen honetarako idatzi duen hitzaurrean esaten digun bezala: "Liburua duintasunez zahartu dela uste dut, eta han defendatzen nituen eta orduan onartu ez ziren edo harridura sortu zuten tesi batzuk berretsi egin dira: “artoaren iraultza”, haur-hilkortasunaren jaitsiera, edo industrializazio prozesua ez zela mearen esportazioaren ondorio izan. Gaur egun ohikoa da entzutea Euskal Herria ustiategi txiki eta ertainetako lurraldea izan zela, eta hau ezin dela nahastu nekazari jabe txiki eta ertainen nagusigoarekin".Emiliano Fernández de Pinedo Bilbon jaio zen (1943). Salamancako Unibertsitatean Historian lizentziatu eta Madrilgoan doktore titulua eskuratu zuen; Parisko L’Ecole Pratique des Hautes Etudes-en osatu zituen bere ikasketak (1971-1972). Katedraduna, egun Ekonomi Historia irakasten du EHUko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Bilbo).
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/
dc.titleEuskal Herriko ekonomi hazkundea eta gizarte-aldaketak (1100-1850)
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/book
dc.rights.holder©1999, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

©1999, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua
Except where otherwise noted, this item's license is described as ©1999, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua