Gramatikaren jabekuntza-garapena eta haur euskaldunak
Date
1995Author
Barreña Agirrebeitia, Andoni
Metadata
Show full item recordAbstract
Liburu honetan haur euskaldun elebakar eta elebidunak gramatikaz nola jabetzen diren aztertu du egileak: zein berezitasun dituen haurren hasierako hizkuntzak, nola abiatzen diren gramatikaren bidetik, zernolako urratsak betetzen dituzten gramatika garatzean... Haur guztiek antzeko garapena gauzatzen dutela konturatuko da irakurlea, beharbada, harriduraz. Ikerlan honetan erakusten zaigun bezala, gramatikaren garapena ez da bat-batean gertatzen, era mailakatuan baino. Hala, hasierako gramatika-hatsarretik gabeko aroaren ondoren, hilabete batzuen buruan, oinarrizko gramatikaz jabetzen dira, beste hizkuntzetan bezala, bihiru urte dituztela. Hau guztian erakusteko, hiru haur euskaldunek ekoitziriko hainbat eta hainbat adibide eskaintzen dizkigu egileak, guztiak eta hizkuntzaren jabekuntza ikertzeko egitasmo batean Euskal Herriko Unibertsitateko H.E.G.E.H.J. eta Hanburgeko Unibertsitateko B.U.S.D.E. ikertaldekoek bildurikoak. Hauxe da, euskararen arloan, gai hau eztertzen duen lehenetariko liburua.