Emakumeen emozio-zurrunbiloa erditzean
View/ Open
Date
2021Author
Pereda Goikoetxea, Beatriz
Elorza Puyadena, María Isabel
Lersundi Ayestaran, Mikel
Uranga Iturrioz, María José
Marín Fernández, Blanca
Metadata
Show full item record
Ekaia 41 : 31-48 (2021)
Abstract
Erditzea prozesu indibidual eta konplexua da, emakume bakoitzaren bizitzan mugarri dena. Erditze-gertaeran prozesu fisiologikoen eta psikologikoen arteko erlazioa gertatzen da, emakumearen, semearen edo alabaren ongizatean eta amaren eta bikotearen arteko harremanean eragina izan dezaketen gizarte-, ingurumen-, antolamendu- eta politika-testuinguruek eraginda. Gaur egungo osasun-paradigmen bidez sustatzen da erabiltzaileek eta osasun-profesionalek beren bizipenen alderdi positiboei eta negatiboei buruzko ikuspegia eta gogoetak adieraztea. Beraz, lan honetan aztertuko dira amek ospitaleko erditzean positibotzat edo negatibotzat hartzen dituzten esperientziak eta izandako emozioak eta sentimenduak. Emaitzak funtsezkoak dira erditzean emakumearengan zentratutako zaintza modu indibidualizatuan, pertsonalizatuan, holistikoan eta jarraituan bideratu ahal izateko, emakumearen balioak, aukerak, kultura eta emakumearen eta bikotekidearen nahiak errespetatuz.; Childbirth is an individual and complex process that represents a milestone in every woman's life. The birth episode involves a relationship between physiological and psychological processes influenced by social, environmental, organisational, and political contexts that may affect the well-being of the woman, the child and the relationship between the mother and the partner. Current health paradigms encourage users and health professionals to express their vision and reflections about the positive and negative aspects of their experiences. Therefore, this paper will analyse the experiences, emotions and feelings that mothers perceive as positive or negative in hospital birth. The results are essential for the delivery of woman-centred care in an individualized, personalized, holistic and continuous provision of woman-centred care in childbirth, respecting the values, opportunities, culture and wishes of the woman and the partner.