Mediku-enbriologia
View/ Open
Date
2022Author
Azkue Barrenetxea, Jon Jatsu
Metadata
Show full item recordAbstract
Zelula baten garapen-ahalmena harengandik sor daitezkeen zelula mota ezberdinen kopurua da. Zelula sortzailearen ahalmena zenbat eta handiago izan, sor ditzakeen zelulak hainbat eta askotarikoagoak izango dira. Zigotoa zein harengandik sortzen diren blastomero izeneko lehendabiziko zelulak ahalguztidunak dira. Horrek esan nahi du zelula horietako bakoitzak gizabanako oso bat sortzeko ahalmena duela.
Ahalguztiduntasunaren adibide bat dugu blastomero bat aldamenekoengandik banatzetik sortzen diren ume bikoitzetan. Blastomeroa ahalguztiduna da, eta, beraz, blastomero bat gainerakoengandik bereizten denetan gai da izaki oso bat sorrarazteko.