Jarduera fisikoaren, obesitatearen eta ezaugarri soziodemografikoen arteko erlazioa unibertsitateko langileetan
View/ Open
Date
2022Author
Garcia Ceciaga, Itxazne
Valle Martín, Ana María
Díaz Ereño, Elena
Metadata
Show full item record
Ekaia 42 : 207-225 (2022)
Abstract
Lan-ingurunean bizimodu osasungarriak sustatzea funtsezkoa da langileen osasuna eta autonomia ahalik eta ondoen mantentzeko. Gero eta interes handiagoa dago gehiegizko pisuaren, obesitatearen eta ohitura osasungarrien arteko erlazioa aztertzeko, bai eta jarduera fisikoa edo loaren iraupena eta kalitatea, lanaldiarekiko elkarreraginetan aztertzeko ere. Hala ere, ikerketa gutxik aztertu dituzte elkarreragin horiek unibertsitateko langileen artean. Helburua: Gainpisuaren prebalentzia tasa eta Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Gomendioen betetze-maila estimatzea, eta, aldi berean, parametro horien eta faktore soziodemografikoen arteko loturak aztertzea izan dira helburuak. Metodoak: Unibertsitateko 292 langileren datuak bildu ziren, lan-osasuneko azterketan. Aldagai prediktibo eta emaitza bakoitzaren arteko erlazioak aztertzeko khi karratuaren edo Fisher-en proba zehatzak erabili ziren eta hari lotutako ezaugarrien ebaluaziorako aldagai anitzeko ereduak. Emaitzak: gehiegizko pisuaren prebalentzia % 42koa izan zen. Sexuka, 35 eta 54 urte bitarteko gizonek eta ≥ 55 urteko emakumeek II. mailako gehiegizko pisua edo obesitatea izateko arrisku handiagoa izan zuten. Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Gomendioekiko atxikimendua % 89koa izan zen, eta 7 ordu / egun baino gutxiago lo egiteak atxikimendua betetzeko probabilitatea handitu egin zuen. Ondorioak: Gehiegizko pisuaren prebalentzia adin ertaineko langileengan areagotu egiten da, eta gizonetan emakumeetan baino lehenago agertzen da. Gainera, loa eta jarduera fisikoa elkarreraginean egon daitezke.; ABSTRACT:The promotion of healthy lifestyles in the workplace is essential for the best maintenance of the health and autonomy of workers. There is an increasing interest in studying the relationship between overweight and obesity and healthy habits, such as physical activity (PA) or sleep duration and quality, in interactions with the work period. However, few studies have examined these interactions in university workers. Objective: To report the prevalence of overweight and the fulfillment of International Physical Activity Recommendations (PAR). To analyze the associations between PAR, body mass index and sociodemographic factors. Methods: Data from 292 university workers were collected during work health examinations. Chi-square or Fisher's exact tests used to assess relationships between each predictor and each outcome, and multivariate models to associated characteristics. Results: The prevalence of overweight was 42%. Interestingly, men at 35-54 years old and women at ≥55 years old presented greater risk of overweight grade II/obesity. The adherence to the PAR was 89% and sleep '7 hours/day increased the probability of fulfilling them. Conclusions: The prevalence of overweight increases in middle-aged workers, and earlier in men than in women, moreover, sleep-activity may be interacting with it.KEYWORDS: Physical activity, BMI, workers, overweight, obesity, sleep duration.