Dinosauro teropodoen hortzak eta dietan duten islapena
Ekaia 43 : 11-26 (2023)
Laburpena
Dinosauro teropodoak nahiko urriak dira erregistro fosilean eta, askotan, aurkitutako fosil bakarrak hortz isolatuak dira. Teropodoen hortzekin, ordea, azterketa paleontologiko anitz egin daitezke, metodologia kualitatibo eta kuan-titatibo mota desberdinak erabiliz. Hortzetatik abiatuz, teropodoen biosistematika burutu eta talde honen erregistro fosila eta paleobiodibertsitatea ezagutu daitezke, baita hainbat diziplina paleobiologikoren azterketa egin ere, hala nola paleoekologia (iraganeko bizidunek beren artean eta ingurunearekin duten erlazioaren azterketa) eta paleobiogeografia (iraganeko bizidu-nen banaketa biogeografikoaren azterketa). Azterketa paleoekologiko bat dinosauro hauen dieta ezagutzea litzateke. Tero-podoen lehendabiziko ordezkariek hortz zifodontoak (laban itxurakoak) zituzten; hortz hauek aproposak dira haragia eba-kitzeko. Hortz pakidontoek (banana gisakoak) zifodontoek baino erresistentzia handiagoa erakusten dute. Kate trofikoaren goialdean dauden teropodo haragijaleetan agertzen dira eta hezurrak txikitzea eta haragian ebakidura zabalak egitea ahalbi-detzen zieten dinosauroei. Hortzeria konidontoa (hortz lateral konikodun hortzeria) zulatzeko eta harrapakinak eusteko da egokia, eta dinosauro iktiofago, herbiboro eta intsektiboro batzuetan garatu zen. Hortzeria folidontodun teropodoei, hau da, hosto itxurako hortzak dituztenei, dieta mota ezberdinak esleitu zaizkie; hala nola haragijalea, intsektiboroa, omniboroa edo herbiboroa. Nahiz eta dinosauro teropodoek hortzeria mota ezberdinak izan, batzuek hortzen galera erakusten dute. Edentu-lismoa (hortzen galera partziala edo osoa) teropodo talde ezberdinetan gertatu zen independenteki. Edentulismoaren zerga-tia jorratzen duten hipotesi asko proposatu diren arren, argi dago hortz gabeko moko batek funtzio asko bete ditzakeela, die-tan besteak beste, eta, beraz, berrikuntza ebolutibo garrantzitsua izan zela dinosauro teropodo ez-hegaztietan eta hegaztietan. Izan ere, gaur egun, hortz gabeko hegaztiak dira bizirik dirauten dinosauro bakarrak.; Isolated theropod teeth are the most common elements of this dinosaur clade found in the fossil record. This has led to the development of different qualitative, quantitative and phylogenetic methodologies in the study of isolated theropod teeth. This research has applications in systematic palaeontology, palaeobiodiversity, palaeoecology, and palaeo-biogeography. Moreover, the theropod teeth can inform us about the diet of these dinosaurs. Ziphodont (blade-like) teeth are suitable for cutting flesh; this dentition type is the ancestral theropod condition. Pachydont (banana-like) teeth show greater strength than ziphodont teeth. Pachydonty is present in carnivorous theropods that are at the top of the food chain and are able to crush bones and make wide incisions in the flesh. Conidont (conical) teeth are suitable for drilling and hold-ing prey. Conidonty developed in theropods with ichthyophagous, herbivorous, and insectivorous diets. Folidonty (leaf-shaped lateral crowns) occurs in theropods consuming distinct types of food, such as carnivores, insectivores, omnivores, or herbivores, including species of different clades. Edentulism has developed independently in several different theropod clades. Many hypotheses have been proposed to address the origin of edentulism in theropods; it is undeniable that a tooth-less beak can perform many functions and has therefore been an important evolutionary innovation in non-avian theropods and birds. In fact, toothless birds are the only theropods left alive today.