Elikagaien Erosketa Jasangarrirako Estrategia Osakidetzako Ospitaleetan: Euskal Osasun Sisteman elikadura sistema jasangarria sustatzeko hazi bat
Ikusi/ Ireki
Data
2023-10Egilea
Alberdi Aresti, Goiuri
Begiristain Zubillaga, Mirene
Magro Montero, Edurne
Aranguren Querejeta, Mari José
Laburpena
UPV/EHU buru duen RENASCENCE proiektuak euskal osasun-sisteman elikadura-sistema iraunkorrak garatzeko beharrezkoak diren erronkei buruzko gogoeta egiten du.
Elikagaien erosketa publikoa funtsezko tresnatzat jotzen da egungo elikadura sistemako paradigma aldatzeko eta helburu politiko iraunkor eta espezifikoak garatzen laguntzeko. Are gehiago, ospitaleen erosteko ahalmena aprobetxatzeak, tokiko elikagai jasangarriak lehenetsiz, elikagaiak ekoizteko egungo ereduak erresilienteagoa eta iraunkorragoak bihurtzeko gaitasuna eskaintzen du. Europatik datozen estrategiak betetzeko ahalbidetzen delarik (Itun Berdearen baitan dagoen Baserritik Mahaira estrategia adibide).
RENASCENCE proiektuko ikertzaileek lan-dokumentu bat argitaratu berri dute, Osakidetzako eta Euskal Elikadura Sistemako hainbat eragilerekin elkarlanean egindako bi lan-saiotatik eratorria. Bertan, Deustu Fundazioko Orkestra institutoko ikertzaileekin lankidetzan aritu ziren ikerketa honetarako. Lan-saio horietan, Osakidetzan elikagaien erosketa jasangarriaren egungo egoera aztertu zen, eta elikadura-estrategia iraunkorra garatzeko beharrezkoak diren erronkak eta ekintza-planak identifikatu ziren.
Osakidetzan elikagaien hornidura iraunkorra hasi berria da. Lan-dokumentu honek ibilbide-orri bat eskaintzen du. Proposamen hau oinarrizkoa izanik ere, beharrezkoa eta erabilgarria izango da, Osakidetzan elikadura-sistema iraunkorretara igarotzeko abiapuntu gisa.
Zehazki, “Elikagaien Erosketa Jasangarrirako Estrategia Osakidetzako Ospitaleetan, Euskal Osasun sisteman elikadura sistema jasangarria sustatzeko hazi bat” tituludun txosten honek, orotara 13 erronka eta 30 ekintza plan aurreikusten ditu.