Show simple item record

dc.contributor.advisorLeizaola Egaña, Aitzpea
dc.contributor.advisorMoscoso Pérez, Melania
dc.contributor.authorAlberdi Ibarmia, Juan Ramón
dc.date.accessioned2024-05-17T09:38:57Z
dc.date.available2024-05-17T09:38:57Z
dc.date.issued2024-01-23
dc.date.submitted2024-01-23
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/68009
dc.description318 p.es_ES
dc.description.abstractTesi honetan jaiotzetiko desgaitasuna eta eratorritakoaren arteko alderaketa egiten da, nolabait desgaitasuna duten pertsonek partekatutako errealitatea bistarazteko xedearekin. Ikerketa bide hori hartzearen zioa, interes zientifiko eta sozialaz gain, ardura pertsonalak bultzatu du, ezen duela hamasei urte eratorritako desgaitasuna edukitzeaz gain, jaiotzetiko desgaitasuna duen mutil-gazte baten aita ere banaiz. Desgaitasuna terminoaren sorrera finkatzeko asmoz, XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hastapenetan kokatu dugu, industrializazio bortitza eta Lehen Munduko gudaren sarraskiek utzitako albo ondorioak deskribatzeko baliatu zelako; horrela, norbanako produktiboak eta produktiboak ez zirenak bereiziz. Jaiotzetikoak diren, edota gerora eratorritako gabezia fisiko, psikiko, sentsorial eta intelektualak hartzen ditu bere baitan. Horregatik, desgaitasuna fenomeno biopolitiko gisa kontsideratu dugu, Estatuak herritarren bizitza-kondizio eta aukeretan ezarritako kontrolaren emaitza delako. Hori guztia gauzatzeko, gizartean normaren langa bereizlea zedarritzen da, zeina legedia, normal/anormal terminoen esanahia eta gorputz eredugarrien inposaketan funtsatzen den. Ondorioz, gizarteko parte hartzea ¿atzeko atetik¿ bideratuz.Estrategia politiko horren ondorioz, desgaitasuna duten pertsonenganako identitate negatiboa hautematen da gizartean; alde batetik, Foucault-en ¿dispositiboaren¿ lerroari jarraiki, menpekotasunezko jokabideak ezarriz; eta bestetik, Bourdieu kontuan hartuz, menpekotasun hori onarrarazten duen ¿habitusa¿ sortaraziz. Horrek guztiak gure gizartean funtsezkoak diren jardueretan desabantailak eragiten ditu, nolabait kapital ekonomikoa, kulturala eta soziala lortzeko abaguneak murriztuz: arlo ekonomikoan, lan merkatuan sartzeko aukera murritza eta jasotako laguntza ekonomikoen eskasia; arlo Kulturalean, hezkuntza bereziaren bidezko segregazioa; eta arlo sozialean, harreman sozialak edukitzeko zailtasuna, edo harreman sexu-afektiboak eraikitzeko oztopoak aztertu ditugu. Alboratze horri aurre egiteko orduan, terminologia egokiagoaren aldeko aldarrikapenak izan dira nabarmenenak, zeina ¿politikoki zuzena den hizkuntza¿ gisa ezagutzen den. Alabaina, lan honetan mintzaira horren aurkakoa den ¿crip teoriarekin¿ bat egiten dugu, desgaitasunaren errealitatea gardenago islatzez gain, desgaitasuna duten pertsonen ahalduntze bideak ere irekitzen dituelako. Planteamendu teoriko hau desgaitasuna duten pertsonen errealitatean txertatzeko, behaketa parte-hartzailea egin dugu desgaitasunaren inguruan mugitzen diren elkarteetan, horrez gain, hamasei elkarrizketa ere bai, generoa, adina eta desgaitasun mota (jaiotzetikoa eta eratorria) kontuan hartuz. Eta tesiaren inplikazio pertsonala medio, nire auto-etnografia ere landa-laneko informazioarekin tartekatzen joan da. Aipatutako osagai guztiekin jaiotzetiko desgaitasuna duten pertsonek eta desgaitasuna gerora eratorri zaienen arteko erkaketa egiten da, berdinean dutena lokalizatuz eta desberdintasunak azpimarratuz.es_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses_ES
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/*
dc.subjectsectorial policieses_ES
dc.subjectpolíticas sectorialeses_ES
dc.titleJaiotzetiko desgaitasuna eta eratorria: errealitate partekatuaren giltzarriakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holderAtribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España*
dc.rights.holder(cc)2024 JUAN RAMON ALBERDI IBARMIA (cc by-sa 4.0)
dc.identifier.studentID635814es_ES
dc.identifier.projectID20492es_ES
dc.departamentoesFilosofía de los valores y antropología sociales_ES
dc.departamentoeuBalioen filosofia eta gizarte antropologiaes_ES


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España
Except where otherwise noted, this item's license is described as Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 España