Show simple item record

dc.contributor.advisorGarcía Azkoaga, Inés María ORCID
dc.contributor.authorTorralba Rubinos, Claudia María ORCID
dc.date2026-04-26
dc.date.accessioned2024-09-03T18:02:01Z
dc.date.available2024-09-03T18:02:01Z
dc.date.issued2024-04-26
dc.date.submitted2024-04-26
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/69406
dc.description313 p.es_ES
dc.description.abstractTesi honen helburu nagusia da aldibereko interpretazioa testuarekin izeneko interpretazio-modalitatean sakontzea haren funtzionamendu diskurtsiboa hobeto ulertzeko. Interpretazio-modalitate horretan diskurtso beraren hiru ekoizpen biltzen dira: aldez aurretik idatzitakoa, hizlariak ahoz esandakoa eta interpretearen ahozko aldibereko itzulpena. Horregatik, ikerketa honen xedea da hobeto ezagutzea nolakoak diren hiru ekoizpen horien arteko harremanak, batetik bestera zer aldatzen den, eta ekoizpen bakoitza baldintzatzen duten faktore pragmatikoak, pentsatzekoa baita gauzatze diskurtsibo batetik bestera ezberdintasunak egon daitezkeela. Hori egiteko, alderdi zehatz batean jarri da arreta: enuntziatu parentetikoetan eta haien bitartez bideratzen den modalizazioan. Helburu horrekin, 2019 eta 2021 artean Eusko Legebiltzarrean euskaraz egindako 30 esku-hartzeren corpus bat eratu da, eta esku-hartze bakoitzeko hiru bertsioakk bildu dira, idatzizko testuak jasota eta ahozko testuak transkribatuta. Corpusak duen berezitasuna da jatorrizko ekoizpen idatzi eta haien ahozko gauzatze batzuk elebidunak direla, tarteka euskara zein gaztelania erabiltzen direlako. 30 ekoizpen hirukoitz horiek interakzionismo sozio-diskurtsiboaren (ISD) ikuspegitik aztertu dira, haietako bakoitzean enuntziatu parentetikoak identifikatu eta enuntziatu horien bidez adierazten den modalizazio mota aztertzeko. Emaitzek erakutsi dute enuntziatu parentetikoak hiruekoizpenetan agertzen diren arren, ez direla hiru ekoizpenetan maiztasun berdinarekin agertzen: gehienak hizlariaren ahozkoan erabiltzen dira, idatzizko testua oralizatzean, eta interpreteek hizlariek ahoz ekoitzitako enuntziatu parentetiko gehienak (eta beraz, haietan gauzatzen den modalizazioa) ezabatzen dituzte. Hala ere, enuntziatu parentetiko horiek duten eragin pragmatikoaz jakitun, haien bitartez bideratzen den modalizazioa beste elementu batzuen bidez transmititzen saiatzen dira. Enuntziatu parentetikoen bitartez bideratzen den modalizazioaren moten artean modalizazio apreziatiboa gailentzen da, eta ekoizpen batetik bestera enuntziatu parentetikoak gehitzeak edo ezabatzeak beti eragiten du diskurtsoaren modalizazioan eta enuntziazioan. Gauzak horrela, ondorioztatu da enuntziatu parentetikoak batez ere ahozkoan erabiltzen direla, idatzizko testua momentuko komunikazio-beharretara egokitzeko beharrezkoa den malgutasuna eskaintzen duelako, eta gainera, parlamentuko esku-hartzeetan enuntziatu parentetikoak agertzea eta enuntziatu parentetiko horien artean balio modalizatzaile apreziatiboa gailentzea testu-generoari lotutako erregulartasuntzat har daitekeela, aurkaritzan egiten den debatearen testuinguruan batez ere norberaren irudi ona babestu eta aurkari politikoarena kritikatzeko erabiltzen dituelako hizlariak. Edonola ere, itzulpenean enuntziatu parentetikoak agertzeak edo ez agertzeak eragina du diskurtsoaren alderdi pragmatikoan, eta horrek erakusten du interpreteek funtsezko rola daukatela interpretazioa tartean dagoen komunikazio-egoeretan, eta aktiboki parte hartzen dutela hartzaileei iritsiko zaien mezuaren (berr)eraikuntzan. Azterketatik ateratako ondorio nagusia da enuntziatu parentetikoen erabilera hartzailearengan efektu zehatz bat eragiteko baliatzen den estrategia diskurtsibo-pragmatikoa dela, nagusiki ahozkoan baliatzen dena, eta modu berean funtzionatzen duela hizlariek eta interpreteek eraikitako diskurtsoetan.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/embargoedAccesses_ES
dc.subjectlinguisticses_ES
dc.subjectbilinguismes_ES
dc.subjecttranslationes_ES
dc.titleAldibereko interpretazioa eta Eusko Legebiltzarreko diskurtsoa: enuntziatu parentetikoen eta modalizazioaren azterketa corpus elebidun eta hirukoitz bateanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/doctoralThesises_ES
dc.rights.holder(c) 2024 Claudia María Torralba Rubinos
dc.identifier.studentID730736es_ES
dc.identifier.projectID23366es_ES
dc.departamentoesLengua Vasca y Comunicaciónes_ES
dc.departamentoeuEuskal Hizkuntza eta Komunikazioaes_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record