Hizkuntza-irisgarritasuna, ikus-entzunezkoak hizkuntza gutxituen erakusleiho. Noranzko biko eskubide eta zerbitzua
Ikusi/ Ireki
Data
2024-06-28Egilea
Deogracias Horrillo, Marijo
Laburpena
Desgaitasunak dituzten pertsonei lekuetara eta bestelakoetara sarbidea ahalbidetzeko zerbitzu gisa ulertu izan da irisgarritasuna. Ikus-entzunezkoen esparruan azpidatziak, audiodeskripzioa eta zeinu-hizkuntza dira irisgarritaun zerbitzu ezagunenak. Halaber, ikus-entzunezko itzulpengintzak jatorrizko hizkuntza ezagutzen ez duenari edukietara sarbidea ahalbidetzen dio. Hortik abiatuta diogu, hizkuntza gutxituek berdin baliatu beharko lituzketela ikus-entzunezkoen irisgarritasuna zein irisgarritasun linguistikoa; ez bakarrik euskarara ekartzeko beste hizkuntza batzuetan dauden ikus-entzunezko edukiak, baizik eta euskarara ekartzeko beste hizkuntzetako audientziak. Irisgarritasuna ezin baita izan kultura maistremera iristeko baliabidea bakarrik; kontrako norabidean ere ulertu beharko litzateke, gutxiengoetara hurbiltzeko. Irisgarritasuna garatzeko lege eta araudien azterketa dokumentaletik abiatuta, euskarak eremu horretan izan ditzakeen aukerak ikusarazten saiatu gara, esperimentazioaren eta hizkuntza gutxituetako zinemagintzen arau eta diru-laguntzen azterketen bidez.