Thinking twice: two minds in one brain
Gogoa (24) : 281-290 (2024)
Laburpena
Liburu hau eskuetan hartzean, irakurleak, segur aski, aurrena azalean jarriko du arreta. Hor, liburuaren izena, egilearen izena eta irudi bat aurkituko ditu. Hasteko, esan dezadan zer edo zer horietako bakoitzaz.Thinking twice du izena liburuak. Badu, ordea, azpititulu bat ere. Zorionez, esango nuke nik. Hona azpititulua: Two minds in one brain. Liburua zertaz ari den hobeki adierazten digu honek izenburuak baino. ‘Think twice’ esapidea oso erabilia da ingelesez, baina horren esanahia ‘bi aldiz pentsatzea’ da, oso ongi pentsatzea, alegia. Eta liburua ez da horretaz ari. Liburuaren gaia honako hau da: inguruneak jartzen dizkion arazoei erantzuteko gizakiak bi era dituela, edo, nahiago bada, azpitituluak berak iradokitzen duen bezala, giza garunean bi gogamen daudela, bata intuiziozkoa eta bestea gogoetazkoa.