Pentsamenduaren psikologia
Gogoa (24) : 91-116 (2024)
Laburpena
Artikulu honek pentsamenduaren psikologiarako sarrera labur eta zuzena izan nahi du. Gisa honetako lanetan ohikoak diren gaiak biltzen ditu: pentsamenduaren kontzeptua, pentsamenduaren psikologiaren historia, eta pentsamenduaren azterketa psikologikoaren arazo metodologikoak. Kontzeptuaren atalak pentsamenduaren ezaugarriez, pentsamendu zuzenduaren eta ez-zuzenduaren arteko bereizketaz, eta Johnson-Lairden pentsamenduaren taxonomiaz dihardu. Psikologiaren historiari buruzko atalean honako hauek bildu dira: Wundten eta Würzburgeko Eskolaren arteko etabaida, ikuspegi konduktista eta Gestaltarena, eta informazio-prozesamenduaren eta konexionisten hurbilpenak. Arazo metodologikoei dagokienez, aztertu ditugun auziakintrospekzioaren eta “goraki pentsatzeko” metodoaren ingurukoak dira. Gainera, gai klasiko horiek aztertu baino lehen, auzitan jarri dugu ea jendeak gogoko ote duen pentsatzea.; This article aims to be a short and straightforward introduction to the psychology of thinking. It includes topics that are usual in this kind of works: the concept of thinking, the history of the psychology of thinking, and the methodological problems in the psychological study of thinking. The section of concept deals with the features of thinking, the distinction between directed and undirected thinking, and Johnson-Laird’s taxonomy of thinking. The section about the history ofpsychology includes the controversy between Wundt and the Würzburg School, the behaviorist and the Gestalt viewpoints, and the information-processing and connectionist approaches to cognition. As regards the methodological problems, the points discussed are the question of introspection and the “think aloud” method. Moreover, before these classical topics, there is a discussion about how much people seem to like to think.