Banbuaren ezaugarritzea, inpregnazio-teknika bidezko modifikazioa eta egitura iraunkorren ingeniaritza
View/ Open
Date
2024-06-19Author
Elejoste González, Asier Miguel
Metadata
Show full item recordAbstract
Banbua bezalako materialen erabilera onuragarria izan daiteke ingurumenaren ikuspegitik. Horregatik, tesi honetan banbuaren kulmoa bere egoera naturalean aztertu da iraunkortasun biologiko eta mekanikoa hobetzeko helburuarekin, eraikuntzan eta ingenieritza zibilean segurtasunez erabili ahal izateko. Horretarako, hiru banbu espezie aukeratu dira: Dendrocalamus strictus (DS), Phyllostachys aurea (PA) eta Arundinaria amabilis (AA). Mikroskopio optikoan oinarrituz eta SEM-aren laguntzaz ezaugarri morfologikoak aztertu dira, landarearen portaera mekanikoa ulertzeko eta inpregnatzeko prozesu egokiena aukeratzeko. Azterketa kimikorako, TAPPI arauak erabili dira, eta ezaugarri mekanikoak dinamometroarekin makurdura hiru puntutan eta konpresioan neurtuta aztertu dira. Iraunkortasuna bi eratara aztertu da: biologikoa laborategian eta 6 hilabetez eguratz zabalean erabilera-motan egoteak ekartzen dizkion ondorio mekanikoak neurtuz. Banbuaren modifikazioa ere egin da inpregnazio bidez bi produktuekin: epoxia eta pinutik erauzitako taninoa. Tesiaren azken atalean, elementu finituen bitartez enduroko bizikleta baten kuadroaren egitura hiru materialekin aztertu da: banbua, karbono-zuntzez indartutako epoxi konpositea eta aluminioa. Ingurumen inpaktuak ere kalkulatu eta aztertu dira hiru egitureentzako bizi-ziklo analisia (BZA) erabiliz