Portuak eta itsas lanak Ingeniaritza Zibilean. Ariketa ebatziak
View/ Open
Date
2025Author
Madrazo Uribeetxebarria, Eneko
Santos Ciriquiain, Román
Agirre Vicente, Alberto
Metadata
Show full item recordAbstract
Liburu hau Portuak eta itsas lanak ikasgaiko ariketa ebatzien bilduma da. Ikasgaia Ingeniaritza Zibileko Graduaren hirugarren mailan irakasten da, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan zein Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Ikasgaiaren eduki teorikoetan oinarriturik, liburuak ikasgaiaren azken urteetako azterketetan proposatu diren ariketak ebazten ditu. Soluzioak ez ezik, aukeraturiko formula eta ebazpenen azalpen laburrak ere ematen dira, ikaslearen zalantzak argitzeko asmoz. Kapitulu zein ariketak, gainera, kontzeptu sinpleetatik abiatu eta landuagoetara bidaia egiteko proposatzen dira. Horrela, liburuak zortzi kapitulu ditu: lehen lauak uhinen dinamikari buruzkoak dira, uhinaren izaera eta barreiatzea lantzen dituzte; hurrengoak olatuen aurreikuspena garatzen du, eta, azken hirurek itsas lan mota ohikoenen diseinuan sakontzen dute.