Euskal Herriko gatazka armatuen errepresentazioa euskalhaur eta gazte literatura garaikidean
View/ Open
Date
2024-07-18Author
Urzelai Vicente, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
Doktorego tesi honen helburu nagusia da Euskal Herriko gatazka armatuen errepresentazioa euskal Haur eta Gazte Literatura garaikidean nola egin den aztertzea, hau da, Guda Karlistak, Lehen Mundu Gerra, Espainiako Gerra Zibila, Bigarren Mundu Gerra, Frankismoa eta euskal gatazka zenbat eta nola landu den aztertzea. Guztira 77 obrak osatu dute corpusa eta horien guztien analisi kritiko sakon eta sistematikoa eskaini dut. Corpusa aztertzeko, analisi eredu bat sortu dut, zeina narratologiaren, Memoria Ikasketen eta Genero Ikasketen gurutzaketatik eratortzen den. Horrek ahalbidetu du, besteak beste, gerra edo gatazkaren gainean erakusten diren alderdiak, biktima/biktimario dikotomiak eta haien arteko harremanak, narrazioetan transmititzen den ideologia, gizon eta emakume irudikapenak edo gerrekin lotutako genero gatazkak aztertzea. Aipatutako helburuarekin batera, lan honek euskarazko HGLri buruzko hurbilpen teoriko eta praktiko garaikideen bilakaeraz jabetzea du xede, baita euskal literaturan eta HGLn oro har memoria historikoa nola landu den berariaz ikertu duten lanen azterketa egitea ere. Hirugarrenik, memoria historikoa eskolan lantzeko sortu diren proposamen didaktikoen diagnostikoa egitea du helburu, etorkizuneko ikerketak bideratze aldera. Egindako azterketak erakutsi du euskal HGLk uste baino gehiago heldu diola gure iragan gatazkatsuen errepresentazioari, batez ere XXI. mendetik aurrera, helduen literaturan eta inguruko HGLko sistemetan baino beranduago bada ere. Estetika errealista batetik abiatuta, aztertutako liburuek gerrek eragiten duten sufrimenduaren testigantza helarazten diote irakurle gazteari; hau da, gerrarena eta haren eskutik doan heriotzarena. Horiek ez dira gai tabua HGLn, eta beraz, corpusak frogatzen du HGLk gai zailez hitz egiteko balio duela.