Sexismoa eta feminismoa hezkuntza testuinguruetan
Ikusi/ Ireki
Data
2024-06-25Egilea
Fernández Rotaetxe, Patricia
Laburpena
Ikerlanaren helburua da sexismoa eta feminismoa aztertzea etorkizunean irakasleak izan daitezkeen egungo nerabeetan, hoiek eskolan, edukia transmititu ezezik ideiak, sinesmenak eta jarrerak transmititu dezaketelako.Lagina EHUko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikaslea, Haur Hezkuntzalo Goi mailako teknikariak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra eta Ingeniaritza eskolakoak izan dira. Ikerketa 2 fasetan banatu da; bata esploratoria non laginaren sexismoarekiko eta feminismoarekiko irudikapenak jaso diren; eta, bigarren fasea, aztertzailea deiturikoa, non sexismoa eta feminismoa hezkuntza testuinguruarekin lotutako aldagai batzuekin erlazionatzen diren; hezkidetzarekiko jarrerak, gatazkak ebazteko estiloak, autoestimua eta desiragarritasun soziala. Lehen fasean, datuak aztertzeko Iramuteq programa erabili da; eta, fase aztertzailean SPSS 26 bertsioa. Jaso diren emaitza adierazgarrienak izan dira, hezkuntza testuingurua ez dutela aipatu sexismoa transmititzen den espazio gisa; emakumezkoak eta EHUkohezkuntza fakultatekoak izan dira feminismoarekiko identifikazio gehien aurkeztu dutenak; Ingeniaritzako eskolakoak izan dira feminismoarekiko ideia irrazional gehien aurkeztu dituztenak; sexismo maila gehien aurkeztu dutenak izan dira Haur Hezkuntzalo Goi mailako teknikari ikasketak