Gizarte-langintzaren oinarriak eta metodologia
Ikusi/ Ireki
Data
2025Egilea
Zabalo Bilbao, Julen
Epelde Juaristi, Miren
Sagastizabal Emilio-Yus, Marina
Garmendia Iturria, Haritz
Laburpena
Gau baterako ohea ziurtatzea, jendeari otoika eskatuta eta biharkoa ziurtatu gabe, onargarria da, edo duintasuna beheratzen dio gizakiari? Eta, bestalde, egunekoa konpontzen bada, zer ardura dio lortzeko moduari hainbeste erreparatzeak? Edo, zergatik ez baliatu gizakiek berez duten borondate ona arazo horiek, egunez egun, konpontzeko?
Beste gaietan gertatzen den bezala, «zer da gizarte-langintza?» galdera egiten dugunean, zalantzak eta eztabaidak gehiago dira ziur-ziurrean baiezta daitekeena baino. Baina zer besterik itxaron liteke giza edo gizarte-zientzia batetik? Gizakien arteko desberdintasunak eta jokamolde desberdinak onartzen baditugu, gizakiez ari den diziplina batetik zer besterik itxaron liteke, desberdintasuna baino?
Lan honetan, zalantzak eta eztabaidak agerrarazteari ere tarte handia eskaintzen zaio, eta, irakurlearen ezerosotasunerako agian, zalantza eta eztabaida horiei ez zaie konponbiderik edo azken hitzik ematen. Nahikoa luke irakurleak zalantza eta eztabaidaren mamiaz jabetzearekin momentuz, benetako konponbidea edo azken hitza norberak landu eta ebatzi behar baitu, lan horretarako urteak edo bizitza osoa behar badezake ere.
«Gizarte-langintza zer den» azaltzeko muga horiek aurretik ezagututa, ezagut ditzagun lan honen mugak. Izan ere, apunte itxurako testuliburua duzu hau, gehienbat gizarte-langintzako ikasleengan pentsaturik sortua, beste batzuei on egin diezaiekeen arren. Bertan agertuko diren datuak, informazioak edo galderak ohikoak dira gizarte-langintzaren barruan, eta beste testuliburu batzuetan ere ager daitezke.