Show simple item record

dc.contributor.authorVaquero Salaberria, Beñat
dc.contributor.authorRebato Ochoa, Esther
dc.contributor.authorJelenkovic Moreno, Aline
dc.date.accessioned2025-02-07T16:03:25Z
dc.date.available2025-02-07T16:03:25Z
dc.date.issued2024
dc.identifier.citationEkaia 46 : 255-277 (2024)
dc.identifier.issn0214-9001
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/72397
dc.description.abstractUmeen jaiotza-tamaina bai umezaroan (hazkuntza-aroan) bai helduaroan obesitatea pairatzeko arrisku-faktoreen artean dago. Era berean, umeen jaiotza-tamainan eragina dute gurasoen zenbait ezaugarri antropometrikok. Lan honen helburua da gurasoen morfologiak eta adipositateak seme-alaben jaiotza-pisuarekiko eta jaiotza-luzerarekiko duten erlazioa analizatzea, Bilboaldeko familiez osatutako lagin batean. Aztertutako lagina 391 amei eta 274 aitei dagokien bi datu-basetan oinarritzen da, non amen analisirako 404 seme eta 368 alabaren jaiotza-datuak jaso baitira, eta aiten analisian 280 seme eta 252 alabarenak. Haurren jaiotzaren ezaugarriekin loturiko aldagaiak dira jaiotza-pisua eta jaiotza-luzera, indize ponderala, haurdunaldi-adina eta jaiotza-ordena. Gurasoen ezaugarri antropometrikoak, berriz, luzera bertikalak, zabalerak, zirkunferentziak, larruazalpeko tolesturak, pisua, gorputz-masaren indizea, gerri-aldaka indizea, enborreko eta gorputz-adarretako larruazalpeko tolesturen arteko ratioa, larruazalpeko tolesturen batuketa eta antropometria-somatotipoaren osagaiak dira. Asoziazioen azterketarako, koaldagai ezberdinetara doitutako erregresio linealen analisiak erabili dira. Gurasoen zenbait ezaugarri antropometrikok, batez ere amen kasuan, asoziazio positiboa erakusten dute seme-alaben jaiotza-pisuarekin, eta hezur-substratua oinarritzat duten gurasoen ezaugarri antropometrikoek ere lotura positiboa erakusten dute haurren jaiotza-luzerarekin. Ez dirudi seme-alaben sexua, gurasoen adina, jaiotza-ordena zein haurdunaldi-adina asoziazio-kausa nagusiak direnik gurasoen ezaugarri antropometrikoen eta seme-alaben jaiotza-tamainaren artean, aztertutako laginean. Laburbilduz, ikerketa honetan behatutako asoziazioek gurasoen ezaugarri antropometriko batzuek seme-alaben jaiotza-tamainan eragina izatearen ideia indartzen dute, eta, beraz, osasun publiko ondorio garrantzitsuak izan ditzakete obesitatearen prebentzioan.; Birth size, among other factors, is associated with the risk of obesity during growth and in adulthood. Likewise, some parental anthropometric traits have shown to be associated with the size at birth of their children. The objective of this study was to analyse the relationship of parental morphology and adiposity with offspring birth size in a sample of families from Greater Bilbao. The sample consisted of 391 mothers and 274 fathers and their children; 404 sons and 368 daughters for the analysis including mothers, and 280 sons and 252 daughters for the analysis in fathers. Birth related variables included birth weight, birth length, ponderal index, gestational age and birth order. For the parental generation, there is information on body lengths, widths, circumferences, skinfolds, weight, body mass index, waist-to-hip ratio, trunk-to-extremity skinfold ratio, sum of skinfolds, and the three components of anthropometric somatotype. Linear regression analyses adjusted for different covariates were used to analyse the associations. Several parental anthropometric traits showed positive associations with their children’s birth weight, particularly in mothers, and bone-related anthropometric traits were also positively associated with birth length in both sexes. The observed associations were not explained by children sex, parental age, birth order, or gestational age. In summary, our results showed that body morphology and adiposity in parents are related to birth size in offspring, and thus can have important public health implications in the prevention of obesity.
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/
dc.titleGurasoen gorputz-morfologia eta konposizioaren eta seme-alaben jaiotza-tamainaren arteko asoziazioa Bilboaldeko familietan
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/article
dc.rights.holder© 2024 UPV/EHU Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International
dc.identifier.doi10.1387/ekaia.25050


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

© 2024 UPV/EHU Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International
Except where otherwise noted, this item's license is described as © 2024 UPV/EHU Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International