Konposatu kannabinoideak terapia gehigarri gisa esklerosi anizkoitzaren tratamendurako: Cannabinoid-based add on therapies for multiple sclerosis treatment
Ikusi/ Ireki
Data
2024Egilea
Uribe Irusta, Aitziber
Ortega Álvarez, Alba
Baraibar Sierra, Andrés Mateo
Bernal Chico, Ana
Ekaia 46 : 297-313 (2024)
Laburpena
Esklerosi anizkoitza (EA) hanturazko gaixotasun kroniko bat da, neuronen eta axoien kalte progresiboa eta desmielinizazioa eragiten dituena. Heldu-gazteen artean desgaitasun neurologikoen arrazoi nagusia da, eta emakumeengan duen prebalentzia handiagoa da. Eritasunak gaixoen bizi-kalitatea nabarmen aldatzen du, desgaitasun sintoma ugari dituelako. Izan ere, egungo tratamenduek hantura murrizten, dute baina ezin dituzte sintomak erabat konpondu, ezta aurrera egitea eragotzi ere. Cannabis sativa landaretik datozen konposatu kannabinoideek efektu terapeutikoak dituzte EA eredu preklinikoetan, eta hainbat hamarkadatan zehar tratamendu potentzial gisa aztertu izan dira ohiko terapien osagarri gisa. Berrikuspen bibliografiko honen helburu nagusia da konposatu kannabinoideek ohiko terapien tratamendu osagarri gisa erabiltzeak onura terapeutikorik ekartzen dien EA duten pazienteei zehaztea. Horretarako, bilaketa bibliografiko bat egin zen PubMed datu-basean, eta 2010-2022 bitartean itsu-bikoitzean egindako saiakuntza klinikoak baino ez ziren hautatu. Saiakuntza horiek EA paziente helduak barne hartu behar zituzten, gehienak emakumeak izanik, eta kannabinoideetan oinarritutako terapien erabilera tratamendu konbentzionalen erabileraren osagarri gisa ohiko terapien erabilera bakarrarekin alderatu behar zuten. Azkenik, iragazteko irizpideak aplikatu ondoren, 12 artikulu aztertu ziren; Δ9-tetrahidrokannabinol (THC) eta kannabidiol (CBD) konposatuen konbinazio ezberdinak erabiltzen zituztenak. Emaitzek erakutsi zuten konposatu kannabinoideak aukera bat izan litezkeela EAren tratamenduan, bizi-kalitatean izan ditzaketen ondorio positiboetan oinarrituta, eta sintomen hobekuntza potentzialean oinarrituta, espastizitatearen gaineko onura argia nabarmenduz. Hala ere, saiakuntza kliniko gehiago behar dira, inklusio-irizpide zehatzagoak/zorrotzagoak dituztenak, eta kannabinoideen formulazio desberdinak eta gaur egun gutxien aztertutako sintomak aztertuko dituztenak.; Multiple sclerosis (MS) is a chronic inflammatory disease that causes demyelination and progressive neuroaxonal damage. MS stands out as a main cause of neurological disability in young adults and is universally more prevalent in women than in men. Patients with MS present a wide variety of disabling symptoms and report lower health-related quality of life as compared to other chronic disease populations. Despite recent advances, current therapies attenuate inflammatory relapses but do not effectively prevent the disease progression. Cannabinoid compounds present in Cannabis sativaprovide therapeutic effects in preclinical MS and have been clinically explored for decades as a potential treatment optionalongside existing therapies. This literature review aims at deciphering whether the use of cannabinoid compounds as an adjunctive treatment provides therapeutic benefits in MS patients. We selected from the PubMed database double-blinded clinical trials conducted between 2010-2022 that included adult MS patients, being most of them women, and compared the use of cannabinoid-based therapies as co-treatment with the use of clinically used pharmacotherapies alone. A total number of 12 clinical trials using different combinations of the cannabinoids Δ9-tetrahydrocannabinol (THC) and cannabidiol (CBD) were selected. Results suggest co-therapy with cannabinoids elicits positive effects on the patients’ quality of life and slight improvements in different symptoms, highlighting a clear benefit on spasticity. Even so, additional clinical trials with stricter inclusion criteria aimed at analysing different cannabinoid formulations on high and low prevalent symptoms are needed in order to better define the potential benefits of cannabinoid therapies in this complex disease.