dc.description.abstract | Orain arte oso gutxi aztertu bada ere, ikerketa batzuek adierazi dute eskizofrenia duten pertsonen ahoko osasuna okerragoa izan daitekeela biztanleria orokorrarekin alderatuta. Aho-hortzetako osasunaren narriadura hori hainbat faktoreri egotzi zaie, hala nola osasungarriak ez diren bizimoduei, faktore sozioekonomikoak, ohitura odontologikoak edo agindutako tratamendu farmakologikoa. Doktorego tesi honen helburu orokorra eskizofrenia duten pertsonen aho-hortzetako osasuna aztertzea eta lotutako faktore posibleak identifikatzea izan zen. Horretarako, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean artatutako farmako antipsikotikoekin tratatutako eskizofrenia-diagnostikoa zuten pertsonen aho-hortzetako osasuna aztertu zen eta biztanleria orokorrarenarekin alderatu zen. Ahoko patologiaren eta hainbat faktoreren arteko lotura posibleak ere ikertu ziren, bereziki farmako antipsikotikoekin.Populazio orokorrarekin alderatuz, eskizofreniadun pertsonetan DMFT eta CPITN adierazleen balio altuagoak aurkitu ziren, aho-hortzetako osasun okerragoa islatuz. Horrez gain, eskizofreniadun pertsonetan listu-hipojariaketa eta aho-lehortasunaren kasu gehiago aurkitu ziren. Arrisku-faktoreei dagokionez, adina, emakumea izatea, tabakoaren kontsumoa eta listu-hipojariaketa hortzetako narriadura erlazionatu ziren eta egoera periodontal okerrago izatea, aldiz, adina, tabakoaren kontsumoa eta hortzetako eskuilatze urriarekin lotu zen. Bestalde, eskizofrenia duten pazienteen medikazioak (antipsikotiko tipiko eta atipikoak, antidepresiboak eta bentzodiazepinak) ere aho-hortzetako osasunean eragina du, karga antikolinergikoa handitzen lagunduz, eta, ondorioz, listu-fluxua gutxitzen eta xerostomia errazten. Oro har, lortutako datuek agerian uzten dute eskizofreniadun pertsonak populazio zaurgarria direla ahoko osasunari dagokionez, eta tratamendu odontologikoak behar dituztela nabarmen | es_ES |