CLARIAH-EUS. Zientzia Sozialak eta Humanitate Digitalak gaur egun

View/Open
Date
2025Author
CLARIAH-EUS Whorshop (2º. 2023. Donostia)
Metadata
Show full item recordAbstract
CLARIAH-EUS Humanitateetan eta Gizarte Zientzietan Europako ikerketa-azpiegiturekin lankidetzan euskara eta euskarari buruzko ikerketa bultzatzeko azpiegitura da. Hain zuzen ere, Europa mailako CLARIN eta DARIAH azpiegiturek eskaintzen dituzten ikerkuntzarako baliabideak eta laguntza euskara eta euskarari buruzko ikerketa egiteko eskuragarri jarri nahi ditu CLARIAH- EUSek. Horretarako, hainbat ekintzaren artean, ikertzaileen lanen berri izateko eta elkartrukea sustatzeko CLARIAH-EUS workshopak antolatzen ditugu.
Bigarren CLARIAH-EUS workshop honetan, gure helburua euskal ikerketa-komunitatea biltzea eta ikertzaileen eta bestelako eragileen arteko elkar ezagutza sustatzea izan zen, baita ikerketaazpiegiturak eta -tresnak hobetzea eta euskal kulturaren eta hizkuntzaren ikerketa sustatzea ere. Workshopak euskal ikerketa-esparruko 50 aditu eta ikertzailetik gora batu zituen Donostiako San Telmo Museoan. Maria Cristina Marinescu (BSC-CNS) eta Gustavo Candela (Alacanteko Unibertsitatea) izan genituen hizlari gonbidatu eta 21 poster aurkeztu ziren. Arratsaldean CLARIAHEUSen lehen batzar orokorrean azpiegituraren lehen urratsei buruz hitz egin genuen. Laburbilduz, CLARIAH-EUS azpiegiturak martxan jartzeko behar zituen osagaiak batu genituen: komunitatearen indarra, adituen jakinduria eta antolakuntzaren egitura.
Hemen bildutako ikerketa-ekarpenak CLARIAH-EUS azpiegituran jaso nahi diren baliabideen isla dira. CLARIAH-EUS komunitateak asko du eskaintzeko eta handia da baliabide horietatik atera daitekeen etekina. Ondoko bilduma CLARIAH-EUS komunitatea osatzen duten ikertzaileek sortutako eta prozesu itsu bikoitz baten bidez hautatutako lanek osatzen dute