Zerbitzuaren kalitatea merkataritzan: UNE175001 araua
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (17) : 159-177 (2010)
Laburpena
Azken urteotan, izugarri hedatu dira gure erakundeetan kalitatearen kudeaketa terminoaren baitan bil daitezkeen kudeaketa eta antolaketarako tresna, metodologia eta ideiak. Aipatzeko modukoak dira, besteak
beste, ISO 9000 kalitate-arauek eta EFQM ereduak gurean izan duten oihartzuna. Horrenbestez, gure enpresa asko eta asko buru-belarri murgildu dira kalitatearen higikundean. Gehien erabili izan diren ereduak aipatutako eredu orokor horiek izan dira. Hala ere, badira enpresa zein
sektore jakin batzuetako ezaugarriak ontuan izanik horiei hobeto egokitu ahal izateko garaturiko ereduak ere. Horietako baten berri ematea da artikulu honen helburua.