Euskal Herriko etxegintza: analisi alderatua
View/ Open
Date
2008Author
Etxezarreta Etxarri, Aitziber
Susperregi Emparanza, Irati
Metadata
Show full item record
Revista de Dirección y Administración de Empresas = Enpresen Zuzendaritza eta Administrazio Aldizkaria (15) : 81-89 (2008)
Abstract
Ikerlan honetan Euskal Herri osorako et xegint zaren panoramika landu nahi izan da. Horretarako, etxebizitza berriaren eraikuntza za eta bere prezioa hartu dira
kontuan. Euskal Herria osat zen duten hiru eremu administratiboen analisi bereizia
egin da, bakoit zak bereak dituen ezaugarriak hautemanez. Euskal Autonomia
Erkidegoan etxebizitza babestuen eta libreen arteko azterketa egin da, Nafarroan
egin den modura. Hori Hego Euskal Herriari dagokionean. Ipar Euskal Herriari
dagokionez, analisia etxebizitza librearen eta alokairu sozialaren artekoa izan da, hala azalt zen baitute estatistikek, Frantziako (Europa kontinentalean ant zera)etxebizitza-politikak Espainiakoarenarekin duen aldea agerian ut ziz. Hain zuzen ere, Ipar Euskal Herriko et xebizit za libreetan kolektiboak (apartamentuak) eta indibidualak (txaletak) bereizten dira, Iparraldeko lurralde-antolamenduaren ezaugarriei erantzunet. Azken atalean eremuen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ikertu dira, analisi orokorra aurkezte aldera: batetik etxebizitza libreak eta horren prezioak izandako bilakaerak alderatu dira, eta bestetik eskuhartze publikoaren dimentsio orokor zein alderatua irudikatu da.