Elektrokadiografo baten diseinu eta eraikuntza
Laburpena
Sistemen Informatikan Ingeniaritza Teknikoa (S.I.I.T.) karrerako amaierako proiektu honetan
“ELEKTROKADIOGRAFO BATEN DISEINU ETA ERAIKUNTZA” aztertzen da.
Sarrera gisa proiektuaren nondik-norakoak eta honen helburuak azalduko dira.
Bigarren atalean elektrokardiograma (EKG), bere historia eta berarekin zuzenki lotuta dagoen
elektrokardiografoa aztertzen dira. Bihotzaren aktibitate elektrikoak, EKG-rekin duen erlazioa
azaltzen da eta azken honen atal desberdinak nola interpretatzen diren bihotzeko hainbat
gaixotasunen diagnosia egiteko.
Hirugarren atalean elektrokardiografoaren diseinu eta inplementazioa garatuko da lau azpiataletan
banatuta. Lehenbizikoa, seinale bioelektrikoa eskuratzeko beharrezkoa den zirkuitu analogikoari
dagokio. Bigarrena, seinalea mikrokontrolagailu baten bidez digitalizatu eta konputagailura USB
bidez transmititzeko beharrezko zirkuitu digitala eta bere firmwareari. Hirugarrena,
mikrokontrolagailutik datuak lortzeko Windows eta Linuxerako softwareari eta azkenik web
aplikazio bati, gordetako datuak tratatu eta internet bidez aztertu ahal izateko.
Ondorioetan lortutako emaitzak aztertuko dira eta elektrokardiografoaren diseinu eta
inplementazioa hobetzeko proposamenak egingo dira.
Bibliografian proiektua egiteko erabili diren web orrialde eta softwarera estekak zerrendatzen dira.
Proiektuan lagundu didaten pertsona guztiei eskerrik beroenak, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa
izango baitzen hau aurrera eramatea.
Azkenik eranskinetan CD bat atxikitzen da non garatu diren aplikazio guztiak, beraien iturburu
kodea eta lortutako emaitzen datu fitxategiak dauden.