Hizkuntzaren prozesamendurako teknikak irakaskuntza arloan: galdera sortzaile automatikoa
View/Open
Date
2013-09-25Author
Madrazo Azpiazu, Jon
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektu honen helburua hizkuntzaren prozesamendurako tresnek irakaskuntza
arloan izan dezaketen erabilgarritasuna aztertzea da. Konkretuki, irakaskuntza
materialen sorkuntzan laguntza handia eskaini dezake gaur egun
hizkuntzaren prozesamenduak.
Ariketak automatikoki prestatzeko sistemak, testu idatzien kalitatea hobetzen
laguntzeko sistemak, laburpengintza sistemak... denetarik sortu da
azken aldian. Baina, beste hizkuntzetarako buruturiko lana handia den arren
euskararako buruturiko lana oso murritza da. Honek bultzatuta, proiektu honetan
euskararako ariketak automatikoki sortzeko sistemetan azterketa bat
burutuko da, galdera ariketak automatikoki sortzeko zehazki. Galdera hauen
helburua ikasleek testuen ulermena lantzea izango da, horretarako testuko
alderdi esanguratsuenei buruz galdetzen saiatuko direlarik. Ataza hau burutzeko
bi ikerketa lerrotan sakonduko da:
Alde batetik, testuko zati esanguratsuenak bilatzen lagunduko duen modulu
bat inplementatuko da. Modulu honen helburua testuan agertzen diren
termino garrantzitsuenak markatzea eta pisatzea izango da. Termino esanguratsuak
bilatuz testuan garrantzitsu diren kontzeptuak zein izan daitezkeen
jakin dezakegu. Hau abiapuntu egokia izan daiteke testu baten ulermena
lantzen hasteko. Termino hauek markatzeko metodoa probabilitatean oinarriturikoa
izango da, hizkuntzaren prozesamenduko alderdi estatistikoa jorratuz.
Beste alde batetik, testuan bilaturiko termino garrantzitsuenen inguruan
galderak automatikoki eraikiko dituen modulu bat inplementatuko da. Honen
helburua esaldi bat eman eta ahalik eta galdera zentzuzko eta zuzenenak
sortzea izango da. Honetarako erregeletan oinarrituriko modulu bat inplementatuko
da, hizkuntzaren prozesamenduko alderdi linguistikoa jorratuz.
Bi modulu hauekin probak burutu ahal izateko euskararako existitzen
diren hainbat corpusen azterketa burutuko da. Proiekturako interesgarriak
izan daitezkeen corpusak eskuratu eta beharrezko bada corpus berriak biltzeko
helburua izango du azterketa honek.
Amaitzeko, modulu bakoitzean modu independentean burutuko diren
ebaluazioez gain ebaluazio orokor bat ere burutuko da. Bertan bi moduluak
elkarrekin lotu eta eszenatoki erreal batean sorturiko aplikazioak izan
dezakeen erabilgarritasuna aztertuko da.