Hizkuntza postpositiboa
Sareko Euskal Gramatika (SEG) : (2011)
Abstract
[EUS] Euskara hizkuntza postpositiboa dela esaten dugu, atzizkiak erabiltzeko joera handia daukalako. Azaleko ezaugarri honek sustrai sakonak ditu euskararen sintaxi-egituran: euskararen sintagmak buru-azken dira, eta beraz sintagmaren burua azkeneko hitza da hurrenekeran. Atzizkiak deritzogun buruak (deklinabide-markak esaterako) eta baita atzizki ez deritzogunak (aditz laguntzailea esaterako), denak datoz bat ezaugarri honi dagokionez. Horregatik esan ohi da euskara hizkuntza buru-azkena dela. Hizkuntza postpositiboak hizkuntza buru-azkenak dira haien sintaxi-egituran.