Kiribilen kosmologia kuantikorako sarrera
View/ Open
Date
2015-06-05Author
Urbieta Galarraga, Mattin
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu amaierako lan hau kiribilen kosmologia kuantikorako sarrera bat da. Lan honek 4 kapi-
tulu ditu. Lehenengoan, sarrera bezala grabitazio kuantikoak izan duen bilakaera historikoa jaso
da, halako teoria bat garatzeko motibazioak eta zailtasunak, eta honen garapenean kosmologia
kuantikoak duen papera azalduz. Lanean, oro har, grabitazio kuantikoaren teoria bat eraikitzeko
formalismo “kanonikoa” jarraitu da, alegia, erlatibitate orokorraren formulazio hamiltondarra era-
biliz teoria kuantikoa garatzea. Bigarren kapituluan grabitazioaren teoria klasikoaren formulazio
hamiltondarra garatu da, lehenik Arnowitt-Deser-Misner formalismoaren (Einstein-en geometro-
dinamika bezala ere ezaguna denaren) bidez eta ondoren Ashtekar-en aldagaiak erabiliz. Bietan
hamiltondar guztiz lotua lortzen da, hots, loturen konbinazio lineala den hamiltondarra. Lotu-
ren bidezko formulazio hauen kuantizazioaren eta kribilen adierazpenaren oinarrizko aspektuak
jaso dira bigarren kapituluan. Hirugarren kapituluan kosmologiaren teoria klasikoa Friedmann-
Lemaˆ
ıtre-Robertson-Walker metrika laua erabiliz azaltzen da era laburrean lehenik, eta ondoren
Wheeler-DeWitt teoria kuantikoa eta kiribilen kosmologia kuantikoa eta hauek erabiliz lorturiko
zenbait emaitza aipatzen dira. Azkenik, ondorioen atalarekin amaitzen da lana.
Lana euskaraz idatzita dago.