Show simple item record

dc.contributor.advisorArnal Gil, Javier Ignacio ORCID
dc.contributor.authorDominguez Sanchez, Unai
dc.contributor.otherE.U. MAGISTERIO -VITORIA-GASTEIZes
dc.contributor.otherGASTEIZKO IRAKASLEEN U.E.
dc.date.accessioned2015-07-08T07:49:18Z
dc.date.available2015-07-08T07:49:18Z
dc.date.issued2015-07-08
dc.date.submitted2015
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/15411
dc.description32 p.es
dc.description.abstractLiteratura, noiz sortu zen? Betidanik kontatu izan dira ipuinak, eleberriak, istorioak, biografiak… Herriz herri joaten ziren ipuin kontalariak. Ipuinak kontatzen zituzten diru truke. Noizbait ahozko literatura paperean jasotzen hasi zen, gorde zen, babestu zen; hurrengo belaunaldietarako transmisioa bermatuta zegoen, horren inguruko merkatua sortu zen. Horri esker ere, aurreko mendeetan ezagunak ziren ipuinak gugaraino zilegatu dira, ezagutu ditugu. Literaturak diktaduretatik, gudetatik, errepresioetatik… bizirik irautea lortu du, hainbat eragin, aldaera eta helburu izanik. Adibidez, XX. mendeko 60. hamarkadan, Espainiako guda zibila pasa ostean, gai desatseginak baztertu ziren Haur eta Gazte Literaturaren eremuan. Gudaren eraginez, haurrek gehiegi sufritu zuten, ipuin atseginak behar zituzten, tristeak baztertuak izan ziren. Literaturak izan duen beste aldaketa baten adibidea hurrengoa da: XIX. mendera arte haurrak oso gazte hasten ziren lanean; haurtzaroa helduarotik ez zen bereizten. Baina, XIX. mendetik aurrera, umearen eskolaratzearekin batera, bereizketa hori egiten hasten da. Horren eraginez, literatura ere bereiziko da, Haur eta Gazte Literatura alde batetik, eta Helduen Literatura bestetik. Baina bereizketak daudenean, mugak sortzen dira; eta tabuak, besteak beste. Batzuentzako gai egokiak direnak, beste batzuentzako ez dira. Hona hemen eztabaida. Gaur egungo literaturan errealismo kritikoaren presentzia handia da. XX. mendearen erdian, 70. hamarkadan, nagusitzen hasi zen tendentzia kontenporaneo hau Emilio y los detectives (Kästner, 1929) eta Pippi Calzaslargas (Lindgren, 1945) obrei esker. Ordutik aurrera, guraso eta irakasle asko gai berritzaileak eskatzen hasi ziren. Haurrek “gai deserosoei” buruz informazioa nahi zuten, informazio hori jasotzeko eskubidea zuten, euren inguruneari eta egunerokoari buruzkoa, eta “tabu” horiek alde batera uzten hastea eragin zuen tendentzia horrek. Baina zer da “Tabua”? “tabuak” guk geuk sortzen ditugu, galdera askori ez baikara erantzuteko gai sentitzen eta benetako erantzun bat eman ordez, mundo irrealak sortzen ditugu. Horregatik, haurren jakin-minak ez ditugu erantzuten eta gaia giltzapetzen dugu, ez dakigulako nola jokatu. Baina Kästner eta Lindgren bezalako idazleei esker, errealismo kritiko tendentziari esker, “gai deserosoak” naturaltasunez jorratzen hasi ginen, gaur egun guztiz normalizatua ez egon arren; heriotza, sexualitatea, gerra, umearen barne konfliktuak, arrazakeria… Haur eta Gazte Literaturara ailegatu zilegatu eta geratu ziren. Haurrak jakin nahi du, informazioa lortzeko eskubidea du, horregatik edozein gai tratatu behar dugu. Hala eta guztiz ere, umeak optimismoa behar duela ez dugu ahaztu behar. Michi Strausfeldek (1998) “El realismo critico en la literatura infantil-juvenil” artikuluan esan zuen bezala, argi izan behar dugu edozein gai tratatu arren, amaiera zoriontsua eskaini behar diegula haurrei. Horri esker, jakingo dute arazoei aurre egitea dagoela egoera negatibo edo gogorretan. Honekin batera, argi izan behar dugu literaturaren helburu nagusia ez dela didaktismoa izan behar. Horri dagokionez, gai deserosoen aurrean ematen den arazo nagusia da. Kasu horretan literaturak esentzia galtzen du. Hau guztia esanda, helduok zer dakigu Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan? Eta umeek? Haur bati esplikatzeko gai izango ginateke? Naturaltasunez solasten dugu terrorismoaren inguruan edo tabutzat jo genezake? Axola al du non eta norekin hitz egin gai honen inguruan? Terrorismoaz solastu egiten da Haur eta Gazte Literaturan? Eta horrela bada, ohikoa al da umeek gai honen inguruko lan literarioak irakurtzea? Galdera hauei guztiei ezin genezake aho batez erantzun. Hala ere, ikerketa lan honi esker posible izango dugu egoera zein den ezagutzea; Haur eta Gazte Literaturan gai honen trataerak izan duen bilakaera, gaur egun arte zenbat idatzi egin den eta gaur egun zenbat idazten den. Honekin batera, lan honi esker liburu ororen ezaugarriak aztertuko ditugu, ikerketa sakona egiteko asmorekin eta aterako ditugun ondorioak funtsezkoak izan daitezen.es
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/*
dc.titleEuskal Herriko gatazka politikoa. Haur eta gazte literaturaren tabuakes
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesises
dc.rights.holderAttribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International*


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International
Except where otherwise noted, this item's license is described as Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International