Show simple item record

dc.contributor.advisorAsurabarrena Iraola, Carmen ORCIDes
dc.contributor.advisorIriondo Etura, Asieres
dc.contributor.authorDiaz de Cerio Ercibengoa, Garazies
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIANes
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.es
dc.date.accessioned2015-10-08T15:35:54Z
dc.date.available2015-10-08T15:35:54Z
dc.date.issued2015-10-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/15805
dc.description.abstractGiza Immunoeskasiaren Birusa (GIB) gorputzean sartzerakoan, abiadura azkarrean ugaldu eta immunitate sistemaren suntsidura progresiboa probokatzen duen erretrobirusa da. Bost bide ezberdinetatik transmiti badaiteke ere, egun sexu bidezko kutsatzea da ohikoena. Arazo honi aurre egiteko, osasun zerbitzuen presentzia indartzeko beharra eskatzen duten prebentzio estrategia berriak proposatu behar dira. HELBURUA: Lanaren helburu nagusia GIB birusaren sexu bidezko transmisioa prebenitzeko dauden neurri ezberdinak aztertzea izan da eta prebentzio horretan erizainak duen rola ezagutzea. METODOLOGIA: Gaiaren inguruan idatzitako literatura zientifikoaren errebisio narratiboa egin da. Horretarako bi fasetan burututako bilaketa bibliografikoa egin da: lehenean artikuluen bilaketa eta aukeraketa egin da; bigarrenean, berriz, horien ebaluazioa. EMAITZAK: Sexu bidez Transmititzen diren Infekzioak (STI) areagotu egin dira azken urteetan eta hartzen diren arriskuzko jarduera gehienak ezjakintasunaren ondorio dira. Dauden prebentzio neurriak populazio guztira heltzen ez direnez, teknologia berrien eta biomedikuntzan oinarritutako ikerketen aldeko apustua egin da arlo honetan. Erizaintzari dagokionez, erizainak hezteak duen garrantzia azpimarratzen da, gaixoari zainketa egokiak eman ahal izateko. Bestalde, eskolako erizainaren figura planteatzen da bizitzako lehen etapako osasun heziketaren erreferente gisa. EZTABAIDA: Errebisioan aztertutako artikuluek bat egiten dute prebentzio neurri bakar bat ez dela eraginkorra ondorioztatzean. Arriskuzko sexu jarduerak murrizten dituzten jarrera aldaketan oinarritutako esku-hartzeak eta antierretrobiralen bidezko tratamenduaren erabileraren arteko elkarketa, kontsidera daiteke etorkizuneko GIB birusaren sexu bidezko transmisioaren prebentzio neurri ezin hobea. ONDORIOAK: Kasuen areagotzeak biztanleriak duen gaiaren inguruko ezagutza urria edota arrisku hautemate eza bistan uzten du. Hori dela eta, heziketa eraginkor baten aldeko apustua egin beharko da, gainontzeko prebentzio neurriek ere heziketa baten beharra eskatzen baitute. Gizartea osasunean heztea erizainaren funtzio nagusietako bat den aldetik, erizainak GIB birusaren sexu bidezko transmisioaren prebentzioan duen rolean aldaketa bat planteatu beharko litzatekeela ikusten da.es
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectHIVes
dc.subjectVIHes
dc.subjectnursing carees
dc.subjectatención de enfermeríaes
dc.subjectHIV prevention methodses
dc.titleErizainaren rola giza immunoeskasiaren birusaren sexu bidezko transmisioaren prebentzioanes
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesises
dc.date.updated2015-05-29T10:43:37Zes
dc.language.rfc3066eses
dc.rights.holder© 2015, el autores
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes
dc.contributor.degreeErizaintzako Graduaes
dc.identifier.gaurassign26408-656959es


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record