Show simple item record

dc.contributor.advisorHuitzi Egilegor, Joseba Xabier ORCIDes
dc.contributor.advisorLersundi Ayestaran, Mikeles
dc.contributor.authorBeitia Loinaz, Maideres
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIANes
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.es
dc.date.accessioned2015-10-08T15:40:08Z
dc.date.available2015-10-08T15:40:08Z
dc.date.issued2015-10-08
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/15808
dc.description.abstractSarreran, gastrostomia-zundaren jatorria eta historia azaltzen da, hau da, noiz erabili zen lehenengo aldiz, zeinek asmatu zuen eta zein aldaketa jasan dituen besteak beste. Halaber, zunda erabiltzen duten gaixoak zein kondiziotan egon behar duten eta zein gaixotasun motatan ipintzen den ere aipatzen da. Lan honen helburua, gastrostomia-zundari buruz eta zunda hau daramaten pertsonei buruz ezaguera handitzea da. Horretarako aztertu dira, gastrostomia-zunda zer den, zein kasutan erabiltzen den, zein konplikazio dituen, zundaren erabileraren aldeko ebidentzia eta gastrostomia-zunda duten pertsonetan erizainaren rola. Lanaren metodologiari dagokionez, hitz gakoak erabiliz gaiari buruzko errebisio narratiboa egin da hainbat datu-base fidagarrietan. Horrez gain, NANDA, NIC eta NOC liburuak ere erabili dira. Bilaketaren irizpide nagusiena, dokumentuak gaiarekin erlazionatutako errebisio bibliografiko, saiakera kliniko, ikerketak eta artikuluak izatea da. Lanaren garapenean, gastrostomia-zundaren definizio eta erabilera azaldu dira. Gastrostomia-zunda urdaila eta abdomena komunikatzen dituen zunda da eta irensketa gutxitua edo galdua geratzen den eta digestio-aparatuak funtzionala izaten jarraitzen duen pertsonetan gomendatzen da erabilera. Bestetik, zundak sor ditzakeen konplikazio posibleak azaldu dira, hauek gehienetan ez dira larriak izaten eta erraz konpon daitezke. Horrez gain, erizainaren rola zundarekiko eta zunda hau daramaten pertsonekiko zein den azaldu da hala nola, zaintzailea eta hezitzailea. Azkenik, gastrostomia-zundaren erabileraren aldeko aurkitu den ebidentzia azaldu da. Eztabaidan, helburuetan aipatutako puntu guztiak aztertu dira eta aurkitutako urritasunetatik proposamenak egin dira. Gainera, zunda honekiko eta zunda hau daramaten pertsonekiko esperientzia propioa ere azaldu da. Ondorio gisa ikusi da, dituen onuren arren, gastrostomia-zundaren erabilerari buruzko ebidentzia garbirik ez dagoela. Gainera, nahiz eta 4-6 astez gutxienez elikadura enterala behar duten eta bizi esperantza 2 hilabetetik gorakoa duten gaixoetan erabiltzen den, ondorioztatu da asaldura neuromuskularrak, endekapeneko gaixotasun neurologikoa eta buru/lepoko minbizian gehien erabiltzen dela. Bestalde, zundak eragiten dituen konplikazio gehienak garrantzi handikoak ez direla eta erraz konpontzen direla ikusi da. Horrez gain, erizainak rol ezberdinak dituela ikusi da, hezitzailearena eta zaintzailera.es
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectgastronomyes
dc.subjectnurse´s rolees
dc.subjectcareses
dc.subjecteducationes
dc.titleGastrostomia-zunda eta erizainaren rolaes
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesises
dc.date.updated2015-05-29T10:41:21Zes
dc.language.rfc3066eses
dc.rights.holder© 2015, el autores
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes
dc.contributor.degreeErizaintzako Graduaes
dc.identifier.gaurassign26372-654405es


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record