D-Lappse: time-lapseak egiteko dolly bat automatizatzeko Android aplikazioa
Date
2015-10-15Author
Irazusta Aizpurua, Eneko
Metadata
Show full item recordAbstract
Jakina da informatika oso gai zabala dela. Horregatik, oro har, sistema informatikoen
garatzaileak sistemaren osagai bakan batzuetaz soilik arduratzen dira. Proiektu honek
hardwarearen eta softwarearen munduak uztartzea du helburu; hardware- eta softwareosagaiak
dituen sistema bat sortu, behar diren osagai guztiak garatuz. Horretaz gain, garatutakoa
erabilgarria izatea bilatu da, hau da, funtzio praktiko eta erreal bat edukitzea.
Horretarako, Android eta Arduino plataformak aztertu dira: Android erabiltzaileari interfaze
grafikoa eskaini eta elkarrekintza burutzeko erabili da; Arduino, berriz, hardwarearen
kontrolatzailea izateko. Horrekin, eragingailuak kontrolatuz, time-lapseak egiteko
sistema automatizatua garatu da; D-Lappse Android aplikazioarekin sistema kontrolatu
daiteke eta dollyari aginduak bidali, argazki-sekuentziak era automatizatu batean egiteko.