Batasuneko zirkulatzeko askatasuna ekonomikoki aktiboak ez diren hiritarrengan: non dago muga?
View/ Open
Date
2016-07-21Author
Sainz de Murieta Ibarrondo, Jone
Metadata
Show full item recordAbstract
Askatasunez zirkulatu eta erresiditzeko eskubidea europaren integrazio prozesuko
lorpen handienetako bat izan da, Europar Batasunean (aurrerantzean EB) egunero
milaka pertsonek gauzatzen duten eskubidea izanik. Zertan datza eskubide honek?
Pertsona batek nazionala ez den beste estatu batera sartu edo irtetzeko edo bertan bere
egoitza finkatzeko duen eskubidea da. Hala ere, eskubide hau oso zabala izan daiteke,
hau egikari dezaketen subjektuak anitzak izan daitezkeelako edota eskubidea egikaritu
daitekeen espazio geografikoa oso zabala delako, beste zenbaiten artean. Horregatik,
beharrezkoa deritzogu atal bat eskubidearen marko guztia aipatu eta horren barnean
aztertuko duguna zehaztera eskaintzea.