Asiloa Europar Batasuneko zuzenbidean
Fecha
2016-09-27Autor
Etxeberria Larreina, Ainhitze
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Gaur egun asiloaren gaia pil-pilean dago Europar Batasunean Greziara iristen ari
den jende masa dela eta. Duela aste batzuk EB-eko 28 estatu kideetako liderrek eta
Turkiak akordio bat sinatu zuten, martxoaren 20tik aurrera batasunera itsasoz ilegalki
iritsitako pertsona guztiak nazioarteko babesa izan ezean Turkiara itzuliko direla
adostuz. Akordio hau egin arte estatu kideak ez zuten lortu inongo adostasunik, izan ere,
batzuek, Espainia barne, ez zuten obligaziozko harrera mekanismo iraunkorrik ezarri
nahi izan eta azkenean oso negatiboki kritikatua izan den akordioa sinatu zuten.
Ordutik uharte greziarretan dauden bost errekonozimentu zentroek (orain atxiloketa
zentro bihurtu direnak) 7000 pertsona baino gehiago hartu dituzte.
Gaineratu behar da, Europar Batasunak orain arte errefuxiatuen krisian eman duen
laguntza ekonomiko eta pertsonala oso txikia izan dela. Asiloa Laguntzeko Europako
Bulegoak (EASO) eskatu dituen 374 adituetatik estatuek bakarrik 84 eskaini dituzte, eta
Siriako fondo fiduaziariorako eskatutako 500 milioi eurotatik 18 milioi besterik ez
dituzte bildu.