dc.description.abstract | Gaur egun, garrantzi handia ematen ari zaio obesitateari eta honen prebentzioari. Baina badaude beste gaixotasun batzuk, desnutrizioa adibide, gure gizartean ere eragina dutenak eta ez zaienei hainbesteko garrantzia ematen.
Desnutrizioak eragin handia izan dezake pertsonen bizitzan, osasunean eta bizi kalitatean: gaixotasun kronikoak okertuz, gaixotasun akutuak garatzeko arriskua handituz, hauen ondorioak handiagotuz, kostu ekonomikoa handituz … Hauek, gaur den egunean eta bizi garen gizartean, hainbat tratamenduen bidez senda daitezke. Baina badaude ere hauek ekiditeko erak.
Desnutrizioa garatzeko arriskua duten taldeen artean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Erroman izandako Nutrizioaren inguruko Konferentzia Internazionalaren arabera (1992.urtean), adineko populazioa, nutrizioaren ikuspuntutik, populazio talde ahulena zela onartu zuen. Hainbat ikerketek ere, talde hau, arrisku taldea dela berretsi dute.1,2
Hortaz, adinekoei zuzendutako elikaduraren inguruko interbentzioek, oinarrizko osagaia izan beharko lukete osasunari zuzendutako prebentzio jardueren artean, eta batez ere malnutrizioaren (bai obesitate bai desnutrizio) prebentzioan. Honela, adinekoek ezagutza eta abilezia izango lukete elikadura osasungarri baten inguruan. Eta ez hori bakarrik, baita bizi ohitura osasungarrien inguruan. Modu honetan, bizi esperantza luzatzeaz gain, adinekoen osasun egoera eta bizi kalitatea era esanguratsuan hobetuko litzateke.
Puntu honetatik abiatuta, desnutrizio arriskua duten adinekoentzako osasun-hezkuntzako programa bat burutuko da. 6 saiok osatuko dute. Hauetan zehar, adinekoen auto-zainketa (emozio, ariketa fisiko eta elikadura osasungarri baten lanketaren bidez) sustatuko da, desnutrizioa eta honek ekar ditzakeen ondorioak (bai haien osasunean, bai gizartean) prebenitzeko. | es |