Adimen Emozionalak erizainengan dituen onuren analisia
View/ Open
Date
2016-12-01Author
Lopez Lopez, Irabia
Metadata
Show full item recordAbstract
Erizainak hainbat arrisku faktoreren eraginpean daude beraien lanbidearen baldintzek eraginda. Hauengatik sortutako estresak eta ondoezak, erizainen osasun, ongizate eta lan asetzea kaltetu dezakete, erizain lana era egokian burutzeko zailtasunei hasiera emanez. Adimen Emozionala (AE) erabiliz, erizainen praktikarako baliagarriak diren onurak lor daitezke. Berrikuspen bibliografiko honen helburua, erizain profesionalei AEk dakarzkien onurak aztertzea izan da. Horretarako, PsycINFO , Scopus eta PubMed datu baseetan ikerlan kuantitatiboen bilaketa egin da. 2006. urte geroztik, gazteleraz eta ingelesez argitaratutako artikuluen hautaketa egin da, 16 lanak barneratuz. Aurkitutako ebidentzia aztertu eta gero, AE eta hurrengo aldagaien arteko erlazio esanguratsua ikusi da: erizainen osasun orokorra, ongizatea, bizi asetzea, bizi kalitate profesionala, estresa, burnout-a, erizain jarduera, lan satisfakzioa eta lan konpromisoa. AEren hainbat osagai aztertu dira ikerlanen arabera. AEren erabilerak erizaintzari dakarzkion onurak ikusita, AE erizainen prestakuntzan barneratzea eta ikertzen jarraitzea proposatzen da.