Euskal mitologiaren lanketa haur hezkuntzako 2. zikloan: Lea-Artibaiko ikastetxeetako errealitatetik abiatuz, proposamen sorta baterantz
Date
2016-12-29Author
Plaza Chopitea, Jone
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Lan honen helburua Haur Hezkuntzako 2. zikloan euskal mitologiaren gaiak zer-nolako lekua duen ikustea da. Horretarako, Lea-Artibaiko (Bizkaia) hiru ikastetxetan bildu da informazioa eta lau eremu zehatz hartu dira kontuan: 1) irakasleek alor honen gainean duten formakuntza, 2) gaiari eskaintzen dioten garrantzia, 3) haurrekin gauzatzen duten lanketa eta 4) baliabide eta materialen ezagutza. Informazioa Likert eskalako galdetegien bidez bildu da eta datu kuantitatiboak atera dira emaitzen adierazpena gauzatzeko. Garrantziaren eremuan balorazio altuak adierazi badituzte ere, gainontzeko hiru ataletan emaitza baxuak eskuratu dituzte parte-hartzaileek. Emaitzetan agertutako gabezia zehatzak aintzat hartuz, Haur Hezkuntzako 2. zikloan euskal mitologiaren gaia lantzeko eta indartzeko proposamen sorta bat aurkezten da, hezkuntzan dihardugunok gai honen inguruan asko dugula egiteko ondorioztatuz.