Eredu aurresaleen balidazio tekniken konparaketa eta inplementazioa
Abstract
Gaur egun, eredu aurresaleak gero eta indar handiagoa hartzen ari dira. Etorkizuneko egoerak aurresan ahal izateko erabiltzen dira, eta adituei egoera horiek kontuan izanda, hartu beharreko neurriak hartzen laguntzeko balio diete. Esaterako, medikuntzan eredu mota hauek asko erabiltzen dira, eta medikuei gaixoen egoera, epe batean, nolakoa izango den aurreikusten laguntzen diete. Hortaz, duten garrantzia ikusita, esan beharrik ez dago behar-beharrezkoa dela eredu aurresaleak dagarriak izatea eta aurresaten dutenaren eta benetan gertatuko denaren artean ahalik eta ezberdintasun gutxien egotea. Horretarako, ereduen balidazioa egiten da.