Show simple item record

dc.contributor.advisorAsurabarrena Iraola, Carmen ORCIDes
dc.contributor.authorApellaniz Arrizabalaga, Ainhoaes
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIANes
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.es
dc.contributor.otherEnfermería II;;Erizaintza IIes
dc.date.accessioned2017-02-14T18:15:24Z
dc.date.available2017-02-14T18:15:24Z
dc.date.issued2017-02-14
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/20712
dc.description.abstractSarrera: historian zehar, erditze naturala eta gizatiarra galdu egin da eta erditze prozesua mekanikoa eta interbentzionista bilakatu da. Hori dela eta, hainbat praktika kliniko errutinazkoak bihurtu dira justifikaziorik gabe, horrela erditzea traumatikoagoa bilakatuz. Ondorioz, gaur egun, gero eta emakume gehiagok asistentzia gizatiarrago bat eskatzen du beraien protagonismoa berreskuratzeko asmoz. Helburuak: lanaren helburu nagusia erditze naturalago bat lortzeko gomendatzen diren praktika klinikoak deskribatzea izan da eta horretan erizainak duen rola ezagutzea. Halaber, gaur egun burutzen diren eta beharrezkoak ez diren praktika klinikoak aztertzea eta honek sortu ditzakeen kalteak aipatzea ere izan ditu helburu. Metodologia: errebisio bibliografiko narratiboa egin da. Bilaketarako Biblioteca Virtual de la salud (BVS), Dialnet, La Biblioteca Cochrane Plus eta Pubmed datu-baseak erabili dira. Aukeratutako hitz-gakoak parto natural, humanización del parto eta atención de enfermería izan dira, MeSH eta DeCs tesauroetan oinarrituz. Azkenik, artikulu egokienak hautatu dira iragazki eta sartze- zein kanporatze- irizpideen arabera. Emaitzak: lana aurrera eramateko 24 artikulu eta web orrialdeetako 4 argitalpen erabili dira. Erditzeak ospitaletan egiten hasi direnetik, erditzea gaixotasun kontzeptuaren barne sartu da. Ondorioz, arrisku handiko erditzeetarako erabiltzen diren teknologia eta prozedurak erditze guztietan erabiltzen hasi dira. Errutinazko praktika kliniko horiek arrisku baxuko erditzeetan ez dira beharrezkoak edo kalteak sortzen dituzte. Hori dela eta, ebidentzia zientifikoan oinarritutako metodo ez-farmakologikoen sustapena egin da. Erizaintzari dagokionez, erizainak heziketan duen garrantzia azpimarratzen da. Eztabaida: erditzeak ospitaletan egiten hasi direnetik hauek medikalizatuagoak bilakatu eta praktika kliniko gehienak errutinazkoak bihurtu dira. Horrek emakumearengan beldurra sortzen duenez, oso garrantzitsua da osasun profesionalek informazio eta heziketa egokia ematea. Gaur egun, erditze naturala lortzeko erditze planak daude. Ondorioak: gehiegizko interbentzionismoak sortzen dituen kalteak eta ez beharrak ikusita erditze naturalera bueltatzeko saiakeran dabiltza instituzio batzuk. Erditze naturala aurrera eraman ahal izateko oso garrantzitsua da emakumeari eta familiari informazioa eta jaio aurretiko heziketa ematea. Hitz gakoak: erditze naturala, erditzearen gizatiartzea, erizaintza arretaes
dc.language.isoeuses
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccesses
dc.subjecterditze naturalaes
dc.subjecterditzearen gizatiartzeaes
dc.subjecterizaintza arretaes
dc.titleErizainaren rola erditze naturalagoa lortzerako bideanes
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesises
dc.date.updated2016-05-18T07:37:21Zes
dc.language.rfc3066eses
dc.rights.holder© 2016, el autores
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes
dc.contributor.degreeErizaintzako Graduaes
dc.identifier.gaurassign39596-634090es


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record