Show simple item record

dc.contributor.advisorOrmazabal Zamakona, Javier
dc.contributor.authorVidador Barberena, Edurne
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-04-28T18:46:13Z
dc.date.available2017-04-28T18:46:13Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21179
dc.description.abstractLan honek euskal hizkuntzalaritza tradizionalean adjektiboa ulertzeko moduarekin haustura izan nahiko luke. Tradizio honen arabera, adjektiboa izenaren ondoan agertzen dena eta izena modifikatzen duena da. Beraz, adjektiboaren funtzioa izen sintagmaren barruan agertzera mugatzen da. Nolanahi ere, adjektiboaren erabilera edo funtzioa ez da izen sintagmaren barruan agertzera mugatzen: izen sintagmaren barruan ez ezik adberbio edo aditzondo erabileran eta predikatuan ere ager daiteke. Lan honetan, beraz, irakurleak adjektiboaren hiru funtzio edo erabilera hauen inguruan zer irakurri izango du. Adjektiboa zer den ulertzeko hiru erabilera edo funtzio horiek ezinbestekoak badira ere, lan honetan, hirugarren erabilerari, hots, predikazioari emango zaio lehentasuna. Predikazioa aipatzen delarik, askotan ez da kontuan hartzen adjektiboak predikatuak izan daitezkeenik. Horregatik, lan honetan, lehen eta bigarren mailako predikazioan adjektibo kalifikatzaileen portaera zein den, hots, zein propietate edo ezaugarri erakusten duten deskribatuko eta azalduko da. Lehen mailako predikazioari dagokionez, zenbait adjektibo kalifikatzaileen propietateak deskribatuko dira, argumentu-egiturari, aditz laguntzaileen hautespenari, mailakatzaileen eta konparazio-atzizkien onargarritasun mailari eta artikuluaren erabilerari dagokienez: Oro har, predikatu hauek gaiaren θ-errola duen KonpS, DS edo PS bat hautatuko dute. KonpSak eta DSak subjektu badira ere, PSak osagarri izaten dira. Gainera, adjektibo kalifikatzaile hauek predikatu nagusiari dagokion posizio sintaktikoan agertzen dira, hots, aditza agertu ohi den posizioan. Halaber, argumentuegiturari dagokionez, aditzek eta adjektiboek antzeko propietateak erakusten dituzte. Dena den, adjektibo kalifikatzaile hauek aditz batek baino argumentu-egitura murritzagoa erakusten dute: alde batetik, ez ditu mota guztietako KonpSak eta PSak hautatzen eta bestetik, ez ditu beti DSak hautatzen. Aditzaren posizioan agertu arren eta aditzarekin zenbait propietate konpartitu arren, bada desberdintasun handi bat aditzaren eta adjektibo hauen artean: artikulua hartzeko gaitasuna. Arazoaren garrantzia edo konplexutasuna alde batera utzi gabe, lan honetan, Egurenen (2007) ekarpena oinarritzat harturik, predikazioan agertzen den artikulu hori predikazio marka bat dela proposatuko da. Bestalde, lan honetan, adjektibo kalifikatzaileak aditz laguntzailea hautatzen duela erakutsiko da: normalean, izan aditz laguntzailearekin agertu arren, posible da, egon, *edin eta *edun aditz laguntzailearekin agertzea, nagusiki, esperimentatzaileren edo egileren bat agertuz gero; beraz, Arteatxeren (2015) proposamenaren kontra, indar predikatiboa adjektiboaren baitan jarriko da eta aditz jokatuari komunztadura, denbora edo aspektu burua izatea, hots, aditz laguntzailea izatea egotziko zaio. Era berean, mailakatzaileak eta konparazio atzizkiak hartzeko gaitasuna adjektibo kalifikatzaileen ezaugarri nagusitzat hartzen bada ere, lan honetan deskribatuko diren adjektiboetako batzuk mailakatzaileak eta konparazio atzizkiak hartzeko zailtasun handiak izango dituzte. Bigarren mailako predikazioari dagokionez, esan beharra dago, adjektiboak ez direla predikatuaren ardatz, hautazko osagai baizik. Edonola ere, oso propietate interesgarriak erakusten dituzte: lehenik, subjektuaz eta osagarri zuzenaz bakarrik predikatu daitezke; bigarrenik, subjektuari dagokion predikatu bat eta objektuari dagokion beste bat perpaus berean agertzea posible da. Azkenik, adjektiboen predikatu izaerarekin bat, lehen eta bigarren mailako predikazioari dagokionez, analisi sintaktiko bat proposatuko da: adjektiboa denbora buruaren osagarrian kokatuko da (predikazio marka agertzekotan, predikazio buruaren osagarrian) eta hari dagokion argumentua, osagarrian edo espezifikatzailean (subjektua bada). Dena den, Islapen Hatsarre Zabalduaren dela eta, subjektua denbora sintagmaren espezifikatzailera mugituko litzateke. Bigarren mailako predikatuan parte hartzen duten adjektiboak, aldiz, aditz sintagman sortuko dira. Dena den, subjektuari zuzendutakoak aditz sintagmaren adjuntuak direla proposatuko da eta objektuari zuzendutakoak, aditz primaren adjuntuak.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleAdjektibo kalifikatzailea izenaren modifikatzailea bakarrik ote?
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-25T09:08:40Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister61035-678747-10
dc.identifier.gaurassign27110-678747


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record