Show simple item record

dc.contributor.advisorIdiazabal Gorrotxategi, Itziar
dc.contributor.authorVelez del Burgo Zalacain, Nora
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-04-28T18:49:54Z
dc.date.available2017-04-28T18:49:54Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21181
dc.description.abstractAhozko mintzajarduna, espazio berean dauden mintzakideek elkarrekin eta elkarri eraginez burutzen duten ekintza dugu. Hau, banaka edo besteekin interlokuzioan egin daiteke. Ahozkoa eta idatzia bi modalitate ezberdin bezala irudikatu izan dira historian zehar, landugabetzat jo da lehena eta formalagotzat bigarrena. Adituek ikusi dutenez ordea, maila enuntziatibo eta linguistikoan, oso hurbil daude biak. Eta pentsatu izan denaren kontra, ahozkoak, idatzizkoak bezala, hainbat genero barnehartzen ditu. Kontu jakina da, luzaroan, irakaskuntzaren arloan, idatzia izan dela irakasgai garrantzitsuena eta ahozkoak alboratutako leku bat hartu izan duela. Ahozkoa landu den kasuetan gainera, ulermena landu da gehienetan eta ekoizpenaren lanketak bazterturik iraun du. Gaur egun, ahozkoa, zapaldu edo alboratutako bazter horretatik ateratzen saiatzeko hainbat aldarri egin dira, irakasle, aditu eta insitituzioen aldetik. Curriculum Dekretu berrian (Eusko Jaurlaritza, 2007), esaterako, hizkuntza irakasteko metodologia komunikazio-proiektu esanguratsuetan oinarriturik landu behar dela eta testu-genero ezberdinak komunikazio-unitate nagusi izango direla esan da. Gainera, irakaskuntza Sekuentzia Didaktikoetan antolatu behar dela ere aipatzen da bertan. Testuen gainean oinarritutako irakaskuntzaren aldeko aldarria, hauek komunikazio egoerekin duten loturagatik egin da. Testu-generoetan oinarritutako irakaskuntzan, generoen taldekatzeak lana aurrezteaz gain, erreferentziazko gizarte praktikak aintzat hartzea ahalbidetzen baita. Genevako Unibertsitateko adituek proposatzen dituzten Sekuentzia Didaktikoak eredutzat hartzeak hainbat onura dakarzkio irakaskuntzari, ahozkoaren lanketa osoago eta ebaluagarri bat egitea eskaintzen baitu. Lan honetan, aditu hauek proposatzen duten Sekuentzia Didaktiko hori zer den eta nola lantzen den deskribatuko da. Honez gain, ahozkoa lantzeko Sekuentzia Didaktiko baten adibidearen aurkezpena egingo da, teorian azaldutakoa hobeto ulertarazteko asmoz. Lan honen gaia testuratu ondoren eta ahozkoak gaur egun praktikan duen lekua ikuste aldera, Egizu 3 DBH Euskara eta Literatura liburuan ahozko testu-generoak nola lantzen diren aztertu da lanean. Ahozkoaren lanketa egungo ikastetxeetan nola lantzen den ikusteko. Azterketa horretarako ordea, liburuan aztertzen diren testu-genero guztien azterketa egiteko tarterik ez dudanez, eta ahozko testu-generoen bereizketarako erabiltzen den monologal/dialogal banaketa tradizionalari heldurik, liburuan ahozko genero monologalen lanketa nola egiten den aztertu dut: ahozko azalpena, ahoz zabalduriko ipuinak eta deklamazioa generoen lanketan arreta berezia jarriz. Genero hauek aipatu testuliburuan nola lantzen diren ikusteko, genero bakoitzaren definizioa egin ondotik, banan-banan liburuan ematen zaien lanketaren deskribapena egin da. Deskribapen honen bidez, liburuan hiru generoak lantzeko metodologia eta ariketen antzekotasuna ikusirik, genero bakar baten azterketa sakonagoa egin dut. Baten azterketak, beste bi generoen hutsune eta indarguneak argitara eramateko ere balioko zidala iruditu baitzait. Hiru generoen artean, ahozko azalpena aukeratu dut horretarako, gehien landutako generoa izanik, azterketa egokiagoa egitea ahalbidetu ziezadakeela deliberatu baitut. Ahozko azalpen generoa lantzeko dagozkion ariketak banaka azterturik, hainbat ondoriotara iritsi naiz, aztergai dudan liburuan ahozko generoaren lanketa egiteko saiakera badagoela ikusi dut, baita testu-generoetan oinarrituriko irakaskuntza proposamen saio bat ere. Hala ere, liburuan ez zaio ahozkoari idatzizkoak duen estatusa ematen eta azken honen menpe dagoela ikus daiteke, lanean zehar emango ditudan adibideek argi erakutsiko duten bezala.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleAhozkoaren lanketa irakaskuntzan: testuliburu baten azterketa
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-13T06:49:17Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister70063-705199-09
dc.identifier.gaurassign40146-705199


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record