Alaholfing-tar familia San Gall Monasterian: 776-826, pro anima dohaintza ziklo baten eraikuntza
Abstract
Chadaloh kondeak 817. urtean San Gall monasterioari
ondasun batzuk eman
zizkion
pro anima
dohaintzan. Chadaloh Friuliko kondea izaki, 819. urtean hil zen
avaro eta eslaviarren aurkako gerretan. Lehen aldiz 790. urtean identifikatzen da
Chadaloh San Gall monasterioko dohaintza batean, bere gurasoen dohaintzaren
lekuko bezala. Ostean, 805ean bere anaiarekin batera bi dohaintzen protagonista
izan zen. 817. urtean burutu zuen hil aurretik azken dohaintza. Kondeak buruturiko
dohaintzen izaerak agerian uzten du estruktura familiar zabalago baten parte zirela.
Izan ere, Alaholfing-tar familiaren dohaintza lerro batean kokatu behar ditugu
Chadaloh-ren dohaintzak, 776. urtean ekin eta 826. urtean amaitu zena. Lau
belaunaldietan zehar ziklikoki pro anima
dohaintzak San Gall monasterioari
zuzendu izanak bazuen helburu zehatzik: dohaintzak
pietate ekintza ziren lehenik,
familiaren salbazioa helburu zutenak. Dohaintzen ziklikotasun horrek baina helburu
sozial bat ere barneratzen zuen: identitate familiar baten eraikuntza eta identitate
horren berrestea. Izan ere,
pro anima
dohaintzetan
ekintza
bidez identitate horren
gailentasun soziala antzezten zen ahaide sare baten
aurrean. Horrela Alaholfing-tarrentzat lau belaunaldietan zehar
pro anima
dohaintzak instrumentu sozial bilakatu
ziren,
botere zeremonia
zikliko.