Show simple item record

dc.contributor.advisorVara Ferrero, Natalia ORCID
dc.contributor.authorAstiazaran Makatzaga, Ane
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T14:00:23Z
dc.date.available2017-05-02T14:00:23Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21204
dc.description.abstractEskuartean duzuen lanaren funtsa, beren autobiografia idatzi duten bi emakumeren lana aztertzea izango da bai eta autobiografia horiek feministak diren ala ez frogatzea ere. Arantxa Urretabizkaiaren Zuri-beltzeko argazkiak eta Idoia Estornés-en Cómo pudo pasarnos esto izan dira aukeratu ditudan autobiografiak. Bi emakumeak haurrak izan ziren gerraostean, eta bertan kokatzen dituzte beren bizipenak. Nahiz eta Estornésen idatzia ez den haurtzarora mugatzen, zati hori izan da neure azterketarako erabili dudana, Urretabizkaiarenean argi adierazten baita bere hitzek haurtzarora soilik garamatzatela. Horretarako, sarrera gisa planteatu dut lehenik eta behin, kritika feministaren inguruko teoria, bere zentzurik zabalenean. Literatur teoria horren muina Elaine Showalterren ginokritika kontzeptuan kokatu dut, hortik sortzen baitira emakumeena den idazkerari buruzko teoriak, esate baterako. Hortik abiatuz, nire zatiarekin bat datorren marko teoriko zehatzago bati heldu diot, autobiografia feministari, hain zuzen ere. Bertan, hainbat teorialariren ideiak aipatu ditut, emakumeen autobiografiari buruzkoak, memoriak duen paper garrantzitsua, “ni” subjektu femenino baten eraketa, subjektu eta identitate kolektiboa… Ideia horiek izan dira zati praktikoa aurrera ateratzeko euskarri, horietan oinarritu bainaiz nire helburua betetzeko: bi emakumeen autobiografiak feministak diren ala ez frogatzea, eta feminismo hori nola plazaratzen duten identifikatzea. Horretarako, banaka aztertu dut ezaugarri bakoitza, bi autobiografietara ekarriz. Prozedura, beraz, ez da konplikatua: Urretabizkaiaren eta Estornésen autobiografiek ezaugarri horiek betetzen dituzten ala ez egiaztatzeko, hainbat adibide ekarri ditut haien liburuetatik. Behin bi autobiografien azterketa formala eginda, ondorioak erabili ditut hasieran proposatutako galderei erantzuna emateko: zenbaterainoko garrantzia du memoriak autobiografietan? Eta emakumeen autobiografietan? Desberdinak al dira emakumeek eta gizonezkoek eginiko autobiografiak? Hala bada, zein puntutaraino? Nola eratzen da “ni” subjektu femeninoa? Zergatik da horren garrantzitsua “ni” subjektu horren eraketa emakumeen autobiografien kasuan? Feministak al dira bi autobiografiak? Ez da erraza izan galdera horiei erantzuna aurkitzea, xehetasun oro aztertu eta bertatik edukia ateratzean zatzan eta. Hala ere, interes osoz eginiko lan bat izan denez, gustura geratu naiz emaitzarekin, eta nola ez, emaitza hori lortzera eraman nauen bidearekin.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectautobiografia
dc.subjectfeminismoa
dc.subjectliteratura feminista
dc.subjectkritka feminista
dc.subjectemakume idazleak
dc.titleAutobiografia feminista: “Zuri-beltzeko argazkiak” (Arantxa Urretabizkaia), “Cómo pudo pasarnos esto” (Idoia Estornés)
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-06T16:33:25Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister69392-703777-09
dc.identifier.gaurassign39864-703777


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record