Behe Erdi Aroko aginte-zentro bateko elementu metalikoen analisi espazial eta funtzionala: Irulegiko kasua
View/ Open
Author
De la Sotilla Ayestaran, Mattin
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honek Irulegiko (Nafarroa) gazteluko material historikoak zuzenean
lantzeko aukera eskaini du. Ildo horretatik, ikerketa mota hauen metodologia ikasten
ahalegindu gara
eta sortu
diren arazoei aurre egiten.
Behe Erdi Aroko botere-zentro bateko metalezko objektuetatik abiatuz,
eguneroko erabileraren inguruko informazio historikoa lortzea izan da helburu.
Metalezko objektu arkeologikoak gizakiaren produktu edo manufaktura gisara hartu
dira; produkzioaren azken fase bezala uler daitekeen kontsumoaren baitako testuinguruaren eta erabileraren analisian zentratuz.
Baliabide historiografikoak eta
metalezko elementuak aztertu ondoren
lanerako funtsezko erreminta izan den datu-basea eraiki ahal izan da,
materialen oinarrizko erregistro bezala
erabili dena.
Mota honetako sintesi historikoak ez dira ohikoak, eta beraz, lana kasu konkretu
baten ikerketa bezala aurkeztu da, emaitzak berriak eta orain arte argitaratu gabeak
izango direlarik. Lanean zehar maneiatutako hipotesiak gerora begirako iradokitze
irekiak dira eta gogoetara bultzatzen duten galdera bezala har bitez.