Berant Erdi Aroko bizitza erlijioso eta moralaren kontrola Gipuzkoan eta Bizkaian hiribilduetako dokumentazioan (XIV-XV. mendeetan)
Autor
Gómez Aldanondo, Andoni
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honek
Behe Erdi Aroko eta Aro Moderno Hasierako erlijiozkotasuna eta
morala aztertzen ditu Bizkaiko Jaurerrian eta batez ere Bilbo eta Markinan. Erabilgarri
dagoen informazioari dagokionez oso oparoa da, baina oraindik badaude zenbait iturri
aztertzeke.
Azterga
iari dagokionez
bi zati ezberdinetan banatzen da, batetik herri xehea
izango genuke eta bestetik aldiz
elizgizonak.
Lehen taldeari
zuzendutako neurriei
erreparatzen badiogu,
helburua bikoitza zen,
batetik, ordena eta bake publikoa
segurtatu
nahi ziren, arazo sozialak ekiditeko, bestetik, portaera txarrak ekidin nahi ziren
horrelakoak
Jainkoaren kontrako iraina
suposatzen zutelako,
eta
ondorioz, jainkozko
haserrea pizturik,
izurri, gosete,
katastrofe natural eta antzekoak
jasan zitezkeen.
Modu honetan
elizkizunetako jokabideak erregulatzeko neurriak hartzen dira,
hauek meza berri, hileta, urtebetetzeko meza eta antzekoetan gertatzen den gehiegizko
handitasunaren kontra doazelarik, jende kopurua mugatu eta gehiegizko negarrak egitea
ekidinez. Bestetik, lukurreriaren kontra ere jarduten dute, bekatu baitzen modu honetan
Jainkoaren denbora saltzea. Horretaz gain, jai egunak errespetatzeko ordenantzak ere
idatzi zituzten, jendea egun horiek errespetatzera bultzatuz. Baina
sexu
harremanen
kontua ere lantzen zen
hauetan,
adulterioaren bekatuaren kontrako neurriak hartuz eta
baita homosexualitatearen kontra eginez.
Bestetik
emakumearen soziabilitatea
erregulatzeko neurriak ere aurkitu ditzakegu, hauen bilkurak ekidin nahi zituztenak,
bertan sor daitezkeen marmarren eta arazoen beldur.
Hauetaz gain eskaleak ere kontuan
izaten ziren horrelako ordenantzetan, bai, hauenganako karitatea bultzatuz eta baita eskale
faltsuen kontrako neurriak diktatuz
ere. Azkenik karta jokoak, apustuak eta horrelakoak
mugatu edo debekatzen ziren neurririk ere badago, hauetan galtzeak zekartzan liskar eta
biraoak ekiditeagatik.
Elizgizonen kontrola aztertzen badugu, orokorrean hezkuntza eta moral maila
baxuko gizonak
zirela ikusi dezakegu. Humanismoarekin batera mugimendu berritzaileak
hasi
ziren
agertzen hauen irudia hobetzeko, hain zuzen ere, elizgizonak bilakatu nahi
baitziren
herriarentzako eredu morala. Honetarako apaizgaitegiak sortu ziren, behar
bezalako hezkuntza jaso zezaten, baina katiximak ere idatzi zituzten besteak beste
zelibatuaren erregela errespeta zezaten.
Kontrol hau ordea Elizako hierarkiatik ez ezik udal botere eta jaun laikoen aldetik
ere gertatu zen, baina ezin digu ahaztu elizako kideak pribilejiodun estamentua zirela, talde kontzientzia sendoa zutelarik. Modu honetan zenbait alorretan tribunal eklesiastiko
batek bakarrik epaitu zitzakeenez zaila zen beste botereen aldetik, euren bizimodua
erregulatzea, nahiz eta bazeuden horretarako bideak ere.