UPV-EHU ADDI
  • Itzuli
    • English
    • español
    • Basque
  • Nire Dspace
  • Basque 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
Item erakusi 
  •   ADDI
  • IRAKASKUNTZA
  • Letren Fakultatea
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea
  • Item erakusi
  •   ADDI
  • IRAKASKUNTZA
  • Letren Fakultatea
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea
  • Item erakusi
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Berant Erdi Aroko bizitza erlijioso eta moralaren kontrola Gipuzkoan eta Bizkaian hiribilduetako dokumentazioan (XIV-XV. mendeetan)

Thumbnail
Ikusi/Ireki
Berant Erdi Aroko eta Aro Berri hasierako oral eta erlijiositatearen azterketa, Bilboko eta Markinako kasuak. (776.3Kb)
Egilea
Gómez Aldanondo, Andoni
Metadata
Itemaren erregistro osoa erakusten du
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/21208
Laburpena
Lan honek Behe Erdi Aroko eta Aro Moderno Hasierako erlijiozkotasuna eta morala aztertzen ditu Bizkaiko Jaurerrian eta batez ere Bilbo eta Markinan. Erabilgarri dagoen informazioari dagokionez oso oparoa da, baina oraindik badaude zenbait iturri aztertzeke. Azterga iari dagokionez bi zati ezberdinetan banatzen da, batetik herri xehea izango genuke eta bestetik aldiz elizgizonak. Lehen taldeari zuzendutako neurriei erreparatzen badiogu, helburua bikoitza zen, batetik, ordena eta bake publikoa segurtatu nahi ziren, arazo sozialak ekiditeko, bestetik, portaera txarrak ekidin nahi ziren horrelakoak Jainkoaren kontrako iraina suposatzen zutelako, eta ondorioz, jainkozko haserrea pizturik, izurri, gosete, katastrofe natural eta antzekoak jasan zitezkeen. Modu honetan elizkizunetako jokabideak erregulatzeko neurriak hartzen dira, hauek meza berri, hileta, urtebetetzeko meza eta antzekoetan gertatzen den gehiegizko handitasunaren kontra doazelarik, jende kopurua mugatu eta gehiegizko negarrak egitea ekidinez. Bestetik, lukurreriaren kontra ere jarduten dute, bekatu baitzen modu honetan Jainkoaren denbora saltzea. Horretaz gain, jai egunak errespetatzeko ordenantzak ere idatzi zituzten, jendea egun horiek errespetatzera bultzatuz. Baina sexu harremanen kontua ere lantzen zen hauetan, adulterioaren bekatuaren kontrako neurriak hartuz eta baita homosexualitatearen kontra eginez. Bestetik emakumearen soziabilitatea erregulatzeko neurriak ere aurkitu ditzakegu, hauen bilkurak ekidin nahi zituztenak, bertan sor daitezkeen marmarren eta arazoen beldur. Hauetaz gain eskaleak ere kontuan izaten ziren horrelako ordenantzetan, bai, hauenganako karitatea bultzatuz eta baita eskale faltsuen kontrako neurriak diktatuz ere. Azkenik karta jokoak, apustuak eta horrelakoak mugatu edo debekatzen ziren neurririk ere badago, hauetan galtzeak zekartzan liskar eta biraoak ekiditeagatik. Elizgizonen kontrola aztertzen badugu, orokorrean hezkuntza eta moral maila baxuko gizonak zirela ikusi dezakegu. Humanismoarekin batera mugimendu berritzaileak hasi ziren agertzen hauen irudia hobetzeko, hain zuzen ere, elizgizonak bilakatu nahi baitziren herriarentzako eredu morala. Honetarako apaizgaitegiak sortu ziren, behar bezalako hezkuntza jaso zezaten, baina katiximak ere idatzi zituzten besteak beste zelibatuaren erregela errespeta zezaten. Kontrol hau ordea Elizako hierarkiatik ez ezik udal botere eta jaun laikoen aldetik ere gertatu zen, baina ezin digu ahaztu elizako kideak pribilejiodun estamentua zirela, talde kontzientzia sendoa zutelarik. Modu honetan zenbait alorretan tribunal eklesiastiko batek bakarrik epaitu zitzakeenez zaila zen beste botereen aldetik, euren bizimodua erregulatzea, nahiz eta bazeuden horretarako bideak ere.
Collections
  • Recolecta
  • Lan Akademikoak-Letren Fakultatea

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Zerrendatu

Gordailu osoaKomunitateak & bildumakArgitalpen dataren araberaEgileakIzenburuakDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)MateriakBilduma hauArgitalpen dataren araberaEgileakIzenburuakDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Materiak

Nire kontua

Sartu

Estatistikak

Ikusi erabilearen inguruko estatistikak

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka