Show simple item record

dc.contributor.advisorBengoechea Rementería, María Belén ORCID
dc.contributor.authorIparragirre Lekuona, Araitz
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T16:18:23Z
dc.date.available2017-05-02T16:18:23Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21259
dc.description.abstractErdi Aroko hirigintza Arkeologiaren ikuspuntutik lantzen duen lan honetan, lehenik Erdi Aroko hirigintzaren elementu eta ezaugarri nagusiak azaltzen dira. Atal honetan, Euskal Autonomi Erkidegoan sortutako hiribilduen fundazio moduaren datuak ere ematen dira. Jarraian, Hiri Arkeologian murgilduz, honen Britainia Handiko sorreraren eta Europako proiektu nagusien berri ere ematen da eta ondoren, baita penintsulakoen berri ere. Atal honetan momentu hartan berrikuntza gehien praktikan jarri eta oihartzun handiena lortu zuen Tarragonako adibidearen berri ematen da. Gero, marko zabaletik marko txikiagora pasatuz, Euskal Autonomi Erkidegoko egoera legala laburki aurkezteaz gain Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako jarduera arkeologikoen nondik norakoak azaltzen dira hainbat grafikoetan azaltzen diren datuen laguntzaz. Esparru honetan, amaitzeko, Gipuzkoako hiribilduetan egin diren jarduera arkeologikoen gaineko datu bilketa egin ondoren, grafikoetan azaldu eta hainbat ondorio atera dira. Lanaren hurrengo atalean, Donostia hiribilduaren kasua landu da. Lehenik, Donostia hiria geografikoki eta historikoki kokatu dugu, fundazioaren eta honen garrantziaren berri emanez. Gero Hiri Arkeologiak Donostian izan duen presentzia aztertu nahian, hiribilduaren Parte Zaharrean egin diren esku-hartze arkeologikoen datu bilketa egin da eta hauek, bi grafikoetan aurkeztu dira, batetik Donostiako jarduera arkeologikoak urteetan zehar izan duen bilakaera adierazten duen grafikoa eginez eta bestetik, hiribilduan egin diren esku-hartzeak, ze motatakoak izan diren aurkezten dituen grafikoa osatuz. Datu hauek ezagutu ondoren, Donostia hiribilduko hirigintzak izan dituen eraikuntza faseak, fasez-fase, aurkeztu dira, espazio honetan egon diren lehen okupazio faseetatik, gaur egunera arte. Ondoren, Hiri Arkeologiak Erdi Aroko hirigintzaren ezagutzan eskaini dituen emaitza eta ekarpenak azaltzen dira, iturri idatziek ezarri eta hautsitako tradizio batzuen berri emateaz gainera. Azkenik, Euskal Herriko Hiri Arkeologiaren gaur egungo egoeraren inguruko konklusioak atera dira, ikerketa metodo honen bitartez lortutako emaitzak gizarteratzeko egin beharreko lanaren premiaren gainean indarra eginaz. Amaitzeko, lanaren burutzeko erabilitako bibliografia zerrenda eta lana aberastea ahalbideratzen duten zenbait eranskin atxiki dira. Azken hauek, Donostiako Udal Agiritegitik lortutako dokumentuak eta Landa Lanean ateratako argazkiak dira.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleErdi Aroko hirigintza arkeologiaren ikuspuntutik
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-25T19:45:10Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister61190-656991-10
dc.identifier.gaurassign27360-656991


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record