Show simple item record

dc.contributor.advisorMuñoz Fernández, Francisco Javier ORCID
dc.contributor.authorOlaso Mendibil, Andere Elene
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T16:29:10Z
dc.date.available2017-05-02T16:29:10Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21262
dc.description.abstractLan honen bidez, Errusian XIX. mende erdialdetik aurrera garaturiko errealismoaren ezaugarri nagusiak jorratuko dira. Garai hartako Errusiako pintura eta literatura aitzaki harturik, errealismo errusiarraren bihotzean murgilduko gara. Hau aurrera eramateko, Ilya Repin, Errusiako margolari sozial handiaren eta Lev Tolstoi, ospe internazionaleko idazlearen lanak eta pentsamendua aztertuko dira. Bi hauek Errusiako errealismoaren ardatz nagusienetakoak ditugu eta ikuspegi nahiko zabal eta aldi berean pertsonala eskaintzen digute. Bi pertsonaien arteko loturak izugarriak dira, bai jorratzen dituzten gaien aldetik eta baita hauek lantzeko moduari dagokionean ere. Errealismoaren xede nagusiena bizitza erreala azaleratzea izango da, errusiar gizartea eta herritarra izango dira orain protagonistak, zeini pintura eta literaturaren bidez ahotsa emango zaien. Testuinguruan kokatzeko, lehenik eta behin, Errusiako XIX. bigarren mende erdiko egoera sozio-politiko eta kulturala azalduko da. Errusiako herrialdearen berezitasun nagusienak aipatuko dira, hauek erabateko baldintzak izan baitziren herrialdearen nortasun eta garapenari zegokienean. Biztanleriaren gehiengo zabalena nekazariak ziren eta burgesia berriz gutxi batzuek baino ez zuten osatzen. Gizarte egoera berezi honek erabat eragin zuen kulturan eta noski baita artean ere. Ondoren, Errusiako garaiko artearen egoeraren ikuspegi orokor bat emango da eta berdina egingo da literaturarekin ere. Gero bi maisu errusiar handi hauen biografia labur bat eskainiko da, hauek behar bezala aurkezteko eta jarraian bi autoreen arteko harremanean sartuko gara. Erlazio bikoitza landuko da, bai lagun moduan izan zutena eta harik ere interesgarriagoa beraien arteko loturei eta antzekotasunei dagokiena errealismoa jorratzerako orduan. Ilya Repin margolariaren lanak oinarri moduan harturik, gai desberdinak jorratuko dira Lev Tolstoiren idatziekin konparatuz. Nekazarien gaiak, erlijioari lotutakoak, gizakion arazo existentzialen ingurukoak eta antzekoak landuko dira pintura eta literatura lagun ditugula. Repinek Tolstoiri eginiko erretratuak ere oso esanguratsuak izango dira lan hau osotasunez ulertzeko. Azkenik ikerketa lan honen ondorioak plazaratuko dira. Hausnarketa propio eta pertsonalak dira lan honekin ikasitakoaren arabera eginak. Errusiako errealismoa oinarri harturik, Repin eta Tolstoiren arteko lotura izan da lan honen benetako funtsa eta emaitzarik interesgarriena, bakoitzak bere arlotik berdina aldarrikatu izan baitzuten.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleErrusiako errealismoa Ilya Repin eta Lev Tolstoiren eskutik
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-08T06:04:45Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister69665-575200-09
dc.identifier.gaurassign40771-575200


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record