Show simple item record

dc.contributor.advisorOrmazabal Zamakona, Javier ORCID
dc.contributor.authorEtxebeste Arozena, Jon
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T16:46:07Z
dc.date.available2017-05-02T16:46:07Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21272
dc.description.abstractEzaguna da euskal morfologiak, modu batera edo bestera, jadanik jorratuak dituen gai asko barnebiltzen dituela. Euskarak, hizkuntza eranskaria izanik, morfema aukera zabala eskaintzen du eta, beharbada, eremu emankorra izateak erakarri izan du hainbeste ikerlari euskal morfologiara. Badago, euskal morfologian aztergai diren gai guztien artean, eta gaurkotasunezko terminologiaz baliatzea atrebentzia handiegia ez bada behintzat, trending topic gisara sailka genezakeen gai bat: euskal inflexio morfologia. Marko teoriko bat baino gehiagotik heldu izan diote gaiari hizkuntzalariek. Zenbaitek diakroniaren ikuspegitik landu duen bitartean, beste askok sinkroniara jotzea erabaki dute; beste batzuk, sinkronian nahiz diakronian, azterbide morfologiko hutsetik aritzea erabaki dute; ondorio morfologikoak sintaxiari egozten dionik ere bada, etab. Kontuak kontu, gaia lantzeko ikuspegi bat baino gehiago dago eta guztiak dira aberasgarriak. Lan honetako nire azterbidea eta helburu nagusiak batetik, eta lehenari dagokionez, euskal inflexio morfologiaren gaur egungo argazki deskriptibo bat egitea eta, bigarrenaren aldetik, gai honi buruz orain arte egin diren lanik interesgarrienen (nire ustearen arabera) ideia nagusienak biltzea izango dira. Euskal inflexio morfologiaren osaerak irregulartasunak erakusten ditu zenbait kasutan. Irregulartasunak jokaera erregularra erakusten duten egiturak identifikatzetik etortzen dira. Perpaus iragangaitzen subjektuari dagokion komunztadura marka beti agertzen da aditzaren (erroaren) ezkerretara. Ezin, ordea, gauza bera esan perpaus iragankorretako subjektuei dagokienez: ezkerretara zein eskuinetara ager daiteke (irregularra da beraz). Irregulartasun hauei bilatu (edo aurkitu?) zaizkien erantzunak agertzen saiatuko naiz. Horretarako, lan hau bi multzo nagusitan banatu nahi izan dut. Lehenik, gaur egungo euskal aditz jokatuetako morfema-sistemaren deskribapena egiten ahaleginduko naiz (1.), erakusten dituen erregulartasun nahiz arazoak zeintzuk diren planteatuz (argumentu sistemaren egitura (1.1.) landuko dut batik bat); bigarrenik, delako arazo hauek, gaiaren historian zehar, jaso dituzten erantzun desberdinak biltzen eta azaltzen ahaleginduko naiz (ikus 2. puntua): ea d-, z-/Ø-, l- eta b- aurrizkiek pertsona markak edota denbora, aspektua eta modua ordezkatzen duten (2.1.); ea da- aurrizkia adberbioa ala inflexioa den (2.2.); eta, azkenik, ergatiboaren lekualdatzea (2.3.) fenomenoari emandako irtenbide pare bat (Gomez (1994) (2.3.1.) eta Ormazabal (2013) (2.3.2.)) aurkeztuko ditut.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecteuskal aditz inflexioa
dc.subjectegitura eta arazoak
dc.titleEuskal aditz inflexioaren argumentu sistema eta zenbait arazo
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2015-06-25T19:44:59Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister61165-267713-10
dc.identifier.gaurassign27112-267713


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record