Show simple item record

dc.contributor.advisorDiaz de Gereñu Lasaga, Leire
dc.contributor.authorDel Campo Echeverría, Maddi
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T17:14:30Z
dc.date.available2017-05-02T17:14:30Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21278
dc.description.abstractHizkuntzen didaktikaren arloan, 1990. urtetik aurrera, ahozkoa ikerketa eta hausnarketa objektu izan da (Dolz & Scheuwly, 1998). Hala ere, Idiazabalek (2007) dioen bezala, ahozko adierazpidea eskolan irakatsi nahi bada, ezagutu egin behar da, modurik zehatzenean, gainera. Denok izan dezakegu hizkuntzen funtzionamenduari buruzko iritzia, baina, uste dugunetik gauzak gertatzen diren modura alde handia dago. Egungo eskola curriculumetan ahozkoa landu beharra azaltzen da, baina, praktika errealetan ez da erraz gauzatzen. Arrazoiak asko dira: ahozko adierazpidearen konplexutasuna, irakasteko ikuspuntua, ahozkoa behatzeko eta ebaluatzeko zailtasunak, e.a. Zailtasun horien erakusgarri dugu ahoz goraren irakaskuntza ere. Eskolan beti landu izan den arren, gutxitan lantzen da testu genero ikuspegitik eta modu sistematikoan (Dolz & Scheuwl y, 1998, Diaz de Gereñu, 2002). Irakasleen %70ak dio ahoz gorako irakurketa errekurtso arrunt moduan erabiltzen duten arren, ez dutela ahozko adierazpenaren ikaskuntza eta garapenerako ekintza baliagarritzat jotzen. Hori dela eta, lan honetan, adierazpide modu honen izaeran eta ahozkoa lantzeko eskaintzen diren hizkuntzen didaktikarako baliabideetan sakonduko da. Lanaren egiturari dagokionez, elkarloturik dauden bi atal nagusi izango ditu: atal teorikoa eta atal praktikoa: Lehenengo atalean, ahozko eta idatzizko modalitatea aipatuko ditugu. Halaber, testuez eta testu-generoez ere egingo dugu gogoeta. Izan ere, ahoz gora irakurketa testu mailako lanarekin lotuko baita. Gainera, ahozkoak irakaskuntzan izan duen funtzioa eta bilakaera azalduko ditugu, beraz, objektu irakasgarri bezala lantzeko beharra azpimarratu. Ondoren, ahoz gora irakurketari buruz arituko gara; zehatzago, zergatik irakatsi, zer irakatsi eta nola irakatsi galderak izango ditugu hizpide. Atal teorikoarekin bukatzeko, Genebako ereduaren araberako Sekuentzia Didaktikoaz bi hitz egingo ditugu. Bigarren atalean, irakurketa ozena lantzeko lau moduluz osatutako Sekuentzia Didaktikoa diseinatuko da, testu-generoak lantzeko metodorik egokiena iruditu zaigulako. Hain zuzen ere, perpaus mailatik gorako lanketa egitea baimentzen baitu. Beraz, metodologia honek,testu-genero bat hautatzea eskatzen duenez, kasu honetan, ipuina aukeratu da. Ipuinak bi adierazpideen arteko elkarreragina baimentzen du eta honek duen komunikazio estetikoa ere azpimarratzekoa da. Atal praktikoa osatzeko, corpusa bildu, transkribatu eta aztertu ondoren, ikasleen gabezietatik abiatuta zehaztu dira moduluak. Corpusa lanaren emaitza ere bada eta, hortaz, eranskin gisa jaso da. Aztertutako gabezia horien artean, alderdi hauei eman diegu lehentasuna: komunikazio egoeraz jabetzeari, zehazki ahoz gora zer baliabide mota den eta ahozko eta idatzizko adierazpideak nola uztartu lantzeari; ipuin irakurketarako hasierako eta amaierako formulez baliatzeari; modalizatzeari eta ondo-testuen ekoizpena egiteari. Azkenik, lan guztiari begira, ondorioak ekarriko ditugu. Baita,lana egiterakoan, ahozkoa helburu zehatzekin eta modu sistematikoan irakasteko beharra non azpimarratzen den eta horretarako egon daitezkeen zailtasunak ere.
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskararen irakaskuntzaren baliabideak. Ahoz gora irakurketa lantzeko sekuentzia didaktikoa
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-01-29T07:22:11Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2015, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister66290-667473-05
dc.identifier.gaurassign26944-667473


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record