Show simple item record

dc.contributor.advisorLamikiz Gorostiaga, Xabier
dc.contributor.authorBalda Odriozola, Paul
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-05-02T17:38:31Z
dc.date.available2017-05-02T17:38:31Z
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/21293
dc.description.abstractLehen Mundu Gerraren amaierak aldi berri baten hasiera ekarri zuen Estatu Batuetara. 1920. urteaz geroztik Estatu Batuen hegemonia mundiala bermaturik geratu ziren, bai ekonomia bai politika alorrean. Estatus honi ohore eginez, hamarkada osoan zehar loraldi ekonomikoko garai bat bizi izan zen, itzal moduan nekazaritza sektorearen ahultasuna eman zelarik. Susperraldi ekonomiko honekin batera New Yorkeko burtsa merkatuak ere hazkunde nabari bat jasan zuen. Gorakada hori ekonomiaren hazkundearekin bat eman zen hasieran, baina ondoren sukar espekulatibo batek kutsatu zuen merkatua. Akzioen prezioek etengabeko igoerak bizi izan zituzten hamarkada amaiera arte, ekonomiaren egoera onarekin inolako zer ikusirik izan gabe. Mota guztietako pertsonak bildu ziren merkatu gorakor hartan, gehienak maileguen bitartez jarduten zutelarik. Azkenean, burbuila espekulatibo horrek 1929ko urrian eztanda egin zuen akzioen prezioak izugarri eroraraziz, 29ko Kraxa delakoa sortuz. Galera ekonomiko izugarriak eman ziren batbatean, jendeak burtsa merkatuaren errealitatea ikusi zuelarik. Burtsaren gainbeherak herrialdeko egoera ekonomikoa hankaz gora jarri zuen hamarkada luze batez. Burtsarako emandako maileguak ezin izan ziren ordaindu eta hortaz banka eta finantza sistemaren porrota eman ziren. Bankaren gainbeherak gainontzeko sektore ekonomikoak kaltetu zituen, bereziki jada erortzen hasia zen produkzio industriala. Denbora oso gutxian enpresa askok itxi eta langabezia tasek izugarri egin zuten gora, %20-25 inguruko datuetaraino. Aspalditik zetorren nekazaritzaren gainbeherarekin batera, faktore guzti hauek 1933an Depresio Handia izeneko krisia sortu zuten. Krisi gogorra izan zen, langabezia eta pobrezia kopuru oso handiekin, eta gutxienez Bigarren Mundu Gerraren hasiera arte iraun zuen. Krisitik ateratzeko garaiko presidenteek, Hoover eta Roosevelt-ek, lehen aldiz estatu interbentzioa erabili zuten. Ekonomia kontrolatzeko hainbat erakunde sortu ziren eta estatuak gastu publiko itzela burutu zuen. Ekonomiaren suspertzea eta langabeziarekin amaitzea izan ziren helburu nagusiak, tamalez lortu ez zirenak. Hala ere aurrerapen nabariak lortu ziren beste sektore batzuetan. Estatuak, egoera larrian zeuden biztanleei eta langabeei laguntza ekonomikoa eskaini zizkien, eta langileei sindikaltzeko eta jubilatzeko eskubidea onartu zitzaien. Funtsean gizarte segurantza moduko bat ezarri zen Estatu Batuetan
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectespekulazioa
dc.subjectderpesio handia
dc.subjectburtsa kraxa
dc.titleGerra osteko espekulazioa, burtsako kraxa eta depresio handia Amerikako Estatu Batuetan, 1920-1939
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2016-06-08T10:16:43Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2016, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister69754-705224-09
dc.identifier.gaurassign41805-705224


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record